1915 urte inguruan Elgoibarko lagun talde batek Elgoibar Football Club izeneko taldea osatu zuten. Bertako sustatzaileak izan ziren Ricardo Astigarraga, Ricardo Unzueta, Juan Beloki eta Demetrio Vallejo. Gerora, 1940an, Tomas Zubizarreta presidente zela, taldearen izena aldatu zuten, Serrao Suñerrek 1940an, izen guztien españolizazioaren legea onartu ostean. Hortik datorkio gaur egungo izena Club Deportivo Elgoibar-i.
1936an errepublika garaia pasa ostean eta altxamendu militar faxistaren ostean, 1936ko irailaren 21ean sartu ziren tropa frankistak Elgoibarren.
Azken tropak sartzen ari ziren bitartean, EAE-ANVko kidea zen Demetrio Vallejok, Errosario kaleko 27 zenbakiko etxeko balkoitik, “Gora Euskadi Askatuta!” oihukatu zien tropa frankistei. Hurrengo egunak negarrez pasa zituzten etxean zer gertatuko zen esperoan; baina zorionez ez zen ezer gertatu.
Hori dela eta, gure omenaldia egingo diogu Demetriori, gerra baten erdian frankistei “Gora Euskadi Askatuta!” oihu eginez, bere bizia joakoan jarri zuen Demetrio Vallejori.
Gerora frankistek Gernika erre zutela esatearren ere komeriak pasa zituen Demetriok.

