Eskerrik asko Jon!

Jon Etxabe Garitazelaia joan zaigu gaur. Aita,Victoriano Etxabe, Batzokian inplikatua zelarik Altzolatik ihes egin behar izan zuen tropa frankisten sarreran. 1937an frankistek Altzolatik espulsatu zituzten; Justa Garitazelaia Sarriugarte, Jon Etxabe Garitazelaia, Laura Etxabe, eta Jose Mari seme alabak. Trapu zuri batekin joan ziren oinezean Maltzagaraino, “tregua moduko bat” egin zuten. Bilbo aldean ibili ziren gero. Falangeko desfileak ere egin zituzten Altzolan, egurrezko fusilekin, “cara al sol” abesti falangista abestuarazi ere bai egunero. Gerora apaiz sartu zen Jon. Hor hasi zen kontzientzia abertzalea hartzen eta hortik ETAko militante izatera pasatu zen. Burgosko prosezuko epaiketetan ere egon zen Jon. 50 urteko espetxe zigorra ezarri zioten 1969 urtean. Zamorako apaizen espetxean pasa zituen 7 urte.

Eskerrik asko Jon, Elgoibarko memoria historikoari egindako ekarpenagatik. Agur eta ohore!

Utzi iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.