Elgoibar

Arrillaga Sakristau, Marian

Etxeko sukaldetik guardia zibilak eraman, eta ez zuten gehiago ikusi.

Elorza Arrizabalaga, Marcelino 

Elgoibarren jaioa eta 54 urte zituelarik San Frantzisko kalean bonba batek hila, bi seme-alaba zituen Ramon eta Maria 07/02/1937 (Linternero).

San Frantzisko kaleko zerkan, erreka aldera, korta moduko bat zuten, eta bonbetatik ihe- si hara joaten ziren babestera. Hantxe harrapatu zituen bete-betean bonba batek

Gabilondo Egigurentxiki (“Eguentxiki”) Baserrikoa

Bere terrenotean zegoen lubaki bat ikustera joan zen, eta bertan granada bat aurkitu zuen eta ez zekienez zer zen manipulatu eta lurrera bota zuen lehertaraziz. Esku bonbak estomagoa zulatu zion eta egun batzutara hil zen.

Iturzaeta Galtzacorta “Mujikanekoa”, Purificacion 

Aizarnazabalen jaioa, 50 urte. Etxe aurrean harrapatu zuen bonbak, ortuan. Mujikaneko hormaren beste aldean bi soldadu ere bazeuden, eta haietako bat ere hil zen aire erasoan.

Irigoien Manzisidor, Agustina

3 urte zituen, errosario kaleko hasieran, kultur etxetik urre bizi zen. Faxistak herrian sartu zirenean, haren kamioiak etxe aurrean zapaldu eta hil zuen. 1936/09/21-22 Heriotza agirian 22an hil zela dio, esan beharra dago, bere aita gudari joana zegoela eta Otsailean bere ama eta anaia kanporatuak izan zirela Elgoibartik.

Josefa”La Extremeña”

1937ko otsailaren 7an Kalamuatik botatako kanoikadarekin hila.

Extremeña ezizeneko emakume bat ere hil zen Elgoibarren, kanoikada batek jota.

Lacha Ormaechea, Cesar

1942ko Martxoaren 17an “Responsabilidades políticas” akusaziotik absolbitua.

Lete, Mikaela 

1937ko otsailaren 7an Kalamuatik botatako kanoikadarekin hila.

San Frantzisko kaleko zerkan, erreka aldera, korta moduko bat zuten, eta bonbetatik ihe- si hara joaten ziren babestera. Hantxe harrapatu zituen bete-betean bonba batek.

 

 

 

 

Advertisements