
Emakume Abertzale Batza (EAB) 1922an Bilbon sortutako EAJko emakumeen elkarte nazionalista da. Karmele Errazti izendatu zuten presidente, baina, Miguel Primo de Riveraren diktadura aldian legez kanpo utzi eta desagertu egin zen. Elkarte hau sortzeko jadanik Irlandan zegoen Cumann na mBan elkartean oinarritu ziren.
1931n berragertu zen, berezko autonomia lortu eta Hego Euskal Herri osora zabaldu zen. “Jaun-goikoa eta Lagi-Zarra” (JEL) eta euskara zituzten helburu; gizonezkoek gidaturiko lanaren menpeko ikusten zuten beren egitekoa. Irakaskuntza eta heziketa alorrean egindako lanaz gain (ikastola eta haurtzaindegietan bereziki), propaganda eta gizarte-arazoak arintzen saiatu ziren. Jarduera honen emaitza, eta Juventud Vasca-rekin (EGI) batera, Euzko Irakasle Batza eta Euzko Ikastola Batza sortu ziren (1932).
Elkartearen indarra eta eragina handia zenean, Espainiako Gerra Zibila piztu zen eta frankistek gogor zapaldu zituzten. Gerra ondoren, asko erbesteratu egin ziren eta euskal errefuxiatuei eman beharreko laguntza prestatu zuten.
EABko kide nabarmenenak Karmele Errazti, Polixene Trabudua, Haydée Agirre, Sorne Unzueta, Robustiana Mujika Egaña eta Elbira Zipitria izan ziren.
Kandida Arregi Lehendakaria
Margari Muguruza
Florentina Muxika Idazkaria
Gregoria Gabilondo Txindizai
Erremide Bereziartua Abobatzakuak
Miren Nekane ZiaranAbobatzakuak
Zabalkunde Batzakuak
Jone Andonegi Lehendakaria
Imanole Zubizarreta Abobatzakuak
Miren Larreategi Abobatzakuak
Kistar-Ikasbide-Batza
Polentine Leiaristi Lehendakaria
Agurne Bereziartua Abobatzakuak
Erramone Egiguren Abobatzakuak
Jantzitegi-Ropero-Batzakuak
Valentina Zendoia Lehendakaria
Andere Gabilondo Abobatzakuak
Josebe Isasmendi Abobatzakuak
Miren Juaristi “Mirentxu” (Euskal Idazlea) Lehendakaria
Jone Andonegi Idazkari
Kepe Juaristi Diruzaina
Berane Bereziartua Artezkarilaguna
Andere Arriola Artezkarilaguna
Argi Abaskal Idazkari Ordea
Miren Arozena Diruzaina
EABko Gastetxu Batza.
Miren Vallejo Lehendakari
Pilar Garate Idazkaria
Begoña Latxa Diruzaina