Arrillaga Arrizabalaga, Josefa
Elgoibarren jaioa eta 1937.ko Martxoaren 30ean erreketeek hil zuten soraluzen, Aldasoro Baserrian, soraluzen bizi zen 48 urte zituen.
Testiguak ez du izenik eman nahi izan, baina hemen bere testigantza:
Ezkonduta joan zen soraluzera bizitzera, senarra bertakoa zen; Pedro Aldazabal Urreategi.
Legarda inguruan zeuden erreketeak, nafarrak. Irailaren 22an sartu ziren soraluzen, euskaldunak hiltzera sartu ziren. Bergaratik zetozen, ganauantzat nabuak ateratzeko gauean egiten zuten baserritarrek balen beldurrez. Reketeak edozerri botatzen zioten tiroa, txakurra ateratzen bazen tiroa, oilua bazen tiroa… oilo asko hil zituztez, janaria ere kentzen zuten baserrietatik.
Reketeek “probamos la punteria” ” yo la tengo mejor” eta halakoak esaten zizkioten elkarri, eta Josefa lehiora atera zenean, tiroa eman zioten eta bertan hil zuten, goizean, esnea lehiora ateratzen ari zen momentuan. Jolas bat bezela hartzen zuten. Josefa hil eta gero, “iremos a donde la hija a dar el pésame”esan omen zuten tiroa jo zioten berberek, eta bertako herritar batek hau esan zien; ” ¿matais a la madre y le vais a dar el pésame? ¿estais locos? sekulako ekintza bat burutu balute bezala kontatzen zuten hau dena herrian.
Pedro senarra, 8 umerekin gelditu zen baserria.t

