Fusilatuak

Elgoibarren fusilatuak

Alberdi Arrieta, Jose 

Elgoibarren jaioa eta 1936.ko Abenduaren 26an fusilatua eta elgoibarren bizi zen. Olaso kanposantuko paretean, Olasope aurrean fusilatu zituzten “Mira por ultima vez la casa” esan zioten. Udaletxean egin zien epaiketa sumarisimoa. Errekete napar batek oheko izara azpian gutun bat sartu zien, Teodoro Espilla Gonzalez zuen izena erreketeak eta Olitekoa omen zen. Kapilla aurrean dagoen lur zatian lurperatu omen zituzten Jose biak, Olason. El valle de los caidosera eramatea nahi zituzten momentu batean.

Jose Alberdi
Jose Alberdi Arrieta

 

Alberdi Etxaniz,  Jose

Azkoitian jaioa eta 1936.ko Abenduaren 26an fusilatua eta elgoibarren bizi zen , 3 seme-alaba zituen eta 54 urte zituen. Olaso kanposantuko paretean, Olasope aurrean fusilatu zituzten “Mira por ultima vez la casa” esan zioten. Udaletxean egin zien epaiketa sumarisimoa. Errekete napar batek oheko izara azpian gutun bat sartu zien, Teodoro Espilla zuen izena erreketeak eta Olitekoa omen zen.

Echave Oruesagasti, Emilio

Sortzez Elgoibarkoa, Herriko sereno bezala readmititu zuten diru murrizketa batekin. Herriko aktan, heriotza komentatzen du, baina ez du inolako hilketarik adierazten. 1939ko apirilaren 17an hil zuten, 53 urte zituela, pistola baten tiro baten ondorioz (heriotza-agiritik datu hau ezabatua izan zen). Elgoibarko udal Liburutegian, eta haren gorputza Olasoko hilerrian lurperatua izan zen.

 

Kanpoan Fusilatutako Elgoibartarrak

 

Agirre Gallastegi, Pedro Julian 

24 urte Elgoibarren jaioa Zumaian bizi zen  1936/10/01Meagasen Fusilatua

Ajuria, Justo 

Larrinagako espetxean fusilatua izan zen.

Sondikako udaletxean opozizioetan postua lortu eta bertan zegoena kendu zuten, badirudi kendu zuten pertsonak salaketa ugari egin zizkiola Ajuriari.

Jose Maria Arrillaga (Ignacio Arrillagaren anaiak) ikusi zuen nola hil zuten. Derioko hilerrira eraman zuten, zeukan beldurrez, esposak apurtu zituela diote eta horman gora ihes egiten saiatu zenean, ametrallatu zuten. 5 seme-alaba zituen.

Arriaga, Mariano 

Mendarokoa

Arrieta Larrañaga, Pedro 

Elgoibarren jaioa eta Deban fusilatua elgoibarren bizi zen eta 27 urte zituen.

Echaniz Izagirre, Xalbador “Upai”

Elgoibarren jaioa. Mendaron bizi zen., 1936.ko Irailaren 24an goizeko 5etan fusilatua Deban.

Mendaron tabernan zegoen lanean eta apaiz bat etorri zitzaion  konfesatzera eraman behar zuela esanez, Upaik erantzun zion ez zuela ezer konfesatzeko, ez zuela ezer egin… Apaizak eskutik hartu eta amantal eta guzti eraman zuen kanpora.

Atano VII.ak eta beste  pertsona batek kotxean Itziarrera eraman eta hil egin zuten, beste pertsona batekin batera, eta botata utzi zuten gorputza hilzorian. Senideek gorputza jaso eta Altzolan lurperatu.

Atano VII.ak afanean kontatzen zuen hura:  kotxetik ezin zutela atera, eta barrabiletatik helduta atera omen zuten, zarataka eta negarrez, tiroak eman, eta kunetan utzi zuten hilzorian. Gero jendeak, partidoetan, izorratzearren, “Upai, upai” oihu egiten zion Atanori, eta, berak jendeari aurre egiten, bi eskuak jasota.

 

Garijo Holson, Miguel 

Elgoibarren jaioa, Bilbon bizi zen. Ezkabako espetxetik ihes egin eta afusilatua izan zen 1893.ko Uztailaren 6an jaioa eta 1938.ko Ekainaren 15ean fusilatua, 45 urte zituelarik.

Gastesi, Felix 

Tolosan jaioa eta Elgoibarren bizi zen ezkondua, pelotaria. 1936ko Irailaren 24an fusilatua.

1924an, Pariseko olinpiadetan FelixGastesi txapeldun olinpikoa izan zen, eskuko modalitatean.

Euzko gudarostean izena eman zuen boluntario Azpeitian. Elgoibarren tropa frankistak sartu baino lehenago, baserrietan ibili zen jendeari aholkuak emanez. Elgoibarko frankistak babestu zituenetako bat izan zen, milizianoek ezer egin ez ziezaioten. Milizianoak pasa eta tropa frankistak sartu zirenea, kamioi batean sartu eta Hernanin fusilatu zuten.

Felix Gastesi

 

Lascurain

Ormaiztegiko zubixa botatzera behartuta eramandakua. San Pedro fundizioko sopletista. Elgoibartarra eta Bilbon fusilatua. Herriko norbaitek salatu zituen, argazkia batean ikusita.

Onaindia Zuloaga, Celestino

Markinan jaioa, Elgoibarren bizi 1936/10/28an Hernanin Fusilatua.

Teniente Medinak, Rekete, Falangista, eta bi Guardia Civilekin atxilotu zuten, Julen Iriondoren etxean, berak ikusi zuen atxiloketa. Ondarretako espetxearen atzekaldeko harresian afusilatu zituztela dio Julenek.

1936ko urriaren 21ean bertan sartu zuten preso eta hil horren 29an irten zen. Datu hau, ordea ez dator bat Donostiako erregistro zibilean agertzen den agiriarekin, urriaren 28an hil zela dio eta.

Hala ere, Guardia Zibilaren 143. Komandantziaren agiri batetik ondorioztatzen denaz, Celestino Onaindia Zuloaga Nazionalek hilarazi zuten 1936ko urriaren 28an eta Hernaniko Hilerrian lurperatu zuten.

Coadjuntor de Elgoibar, 38 años . Director de la congregación de Hijas de Maria y de un circulo Social para obreros. Asesinado en la noche del 28 de Octubre del 36, sin haber conparecido ante ningun tribunal.

myegoo_txomincelestinoyalbertoonaindiazuloaga_s
Txomin, Celestino eta Alberto Onaindia

Osoro, Angel  “Mutriku”

Mutrikun jaioa eta Hernanin fusilatua 1936ko Irailak 24an, elgoibarren ezkondua zegoen eta bertan bizi zen, 42 urte zituen PNV eta STVn afiliatua.

«Angel Mutriku» gaitzizenaz ezagutzen zuten. Gerra sortu zenean, gudariekin sartu eta San Migel aldera ihes egin zuten, elgoibartar talde batek, tartean Gastesi. Larruskaineko basetxe batean harrapatu zituzten erreketeek. Hernanin fusilatu zuten. Igeltsero fina eta euskaltzale sutsua. Euskal kultura eta folklorearekin zerikusia zuten guztien bultzatzailea. Aurreskularia, antzerkilaria, baserri auzoetako erromerien antolatzailea. Euskal kantak ere irakasten zituen garai hartan Errosario kalean zegoen Batzokian. Garai hartako «Argia» aldizkarian herriko bost edo sei kolaboratzailek idazten zuten, eta guztien bultzatzaile izan zen Angel Osoro.

«Amor y odio» lanaren antzezpena, Udaletxeko Areto Nagusian, 1918ko San Anton egunean. Ezkerretik eskuinera: Miguel Andonegi, Manuela Zabala, Leoncio Gabilondo, Felisa Arrien, Modesto Arriola, Victoria Gurrutxaga eta Angel Osoro «Mutriku».

 

Retolaza Larreategui, Alejandro 

42 urte Sopletista1938/03/ 12 Bilbon Fusilatua.

Telleria Ascasibar, Pedro

54 urte, Elgoibartarra eta Elgetan ezkondua. 1937/04/25ko goizeko hiruretan ezezagun batzuk etorri ziren baserrira (Sesto Gain baserria, Elgeta), erderaz ongi zekiten baina morenoagoak ziren (Anttoniren testigantza) besteak baino, Marokoko regularren multzo bat zen.

Anttonik dioenez, susmoa du Elgetako batzuek lagunduta iritsi zirela Sesto Gainera, zaila ikuste du bestela ezagutu gabe bertara iritea Marokoarrak.

13 urteko Anttoni bortxatzera zioazela eta eztabaida hasi zen Pedro Anttoniren defentsan atera zen, gero bultzaka hasi ziren eta Pedrori tiro bat bota zioten buruan.

Hau ez odolustutzeko, Anttonik eskua jarri zion buruan eta bigarren tiroa jo ziotenean, atzamarrak birrindu zizkioten Anttoniri.

Pedroren emaztea eta Anttoniren ama zen Francisca Labarain Aranzabali, kulatazoka buru-hezurra hautsi zioten eta 10 egunetara hil zen. Aita hilda eta ama konortea galduta, Anttoni bortxatu zuten.

Pedro Telleria Ascasibar eta Francisca Labarain Aranzabal

Vergara Azurmendiarreta, Francisco 

42 urte, Eibartarra, Elgoibarren bizi zen 1937/04/19 Fusilatua Braveliñan.