1933.eko Maiatzaren 30ean, Euzkadi aldizkariak jasotzen duenez, Emakume Abertzale Batza 29an osatu zen ofizialki, Elgoibarren. Asteburu hortan, Euskal Herrian ziren Kataluniako kide batzuk:
Pau Vila geografo eta idazle katalana, Roig i Llop “La Veu de Catalunya”, Josep Maria Batista i Roca “Secretario General de Palestra”, hauez gain “El Mati”, “La Publicitat”eta “La veu de Catalunya”Generalitateko kide eta aldizkari katalanetako kideak ere izan ziren.
Bira bat egin zuten Euskal Herrian (Bilbo, Erandio, Axpe, Portugalete, Ondarreta, Algorta, Getxo, Mungia, Urduliz, Gatika, Bermeo, Larrauri, Sollube, Mundaka, Kortezubi, Ispaster, Sukarrieta, Busturia, Murueta, Forua, Gernika, Lekeitio, Ondarroa, Mutriku, Deba, Mendaro, Alzola, Elgoibar…)
Catalanekin batera, PNVko kideak ere parte hartu zuten bira hortan, GBBko kide Teodoro Ernandorena, Jose de Ariztimuño, Gorteetako diputatuak ziren; Francisco Basterretxea eta Manuel Egileor, baita “El Mati”, “La Publicitat”, “La veu de Catalunya”, “La Voz de Navarra” eta Euzkadiko kideak ere. Abertzale gehiago eta emakumeek ere osatzen zuten delegazioa (Bellas emakumes dio artikuluak).
Larunbat gauean, Elgoibarko txistularien “biribilketa” eder bat izan zen. Jarraian, Batzokian Pedro Basalduaren hitzaldia egon zen (Barakaldokoa).
Igande goizean, meza burutu zuten Santa Klarako konbentuan, 11:00etan Mezeta Nagusia, parrokian, Ceferino Urrestarazu parrokoak gidatua, diakano bezela Celestino Onaindia eta subdiakano bezala Antonio Jaca. Oar Arteta Markinako apaiza ere bertan izan zen. “Misa breve de Perosi” ere abestu zuten Isaac Aspiazuk zuzenduta (Batzokiko Orfeoiaren zuzendaria), eta organoan Antonio Bereziartua izan zelarik. Amaitzeko Iñaki deuna martxa abestu zuten Sabino Aranaren letrarekin.
Ezpatadantzak burutu zituzten gero, haurren 6 taldek egin zuten dantza, Romualdo Andonegik bikain zuzenduta.
Gero Politikari Katalan eta Euskaldunen zai geratu ziren herritarrak.
Elgoibarrera, 14:50etan iritsi ziren, ikurriñaz betea zeuden balkoik eta herri osoa kalean, eta artikuluak dioenez, Katalanek “Sirimiria” ezagutzeko aukera izan zuten, gehiagora joan ez zela eskerrak emanez amaitzen da artikuloa.
Hauek iristean, bazkaria burutu zuten, eta diskurtsorik egon ez bazen ere, tertulian jardun zuten. Jarraian Mendigoizalien desfilea etorri zen, lehenago Mendigoizaleen asanblada egin zuten San Lorentzon. Milaka pertsona zeudela dio artikuluak eta 13 bandera zeuzkatela, bat Katalana. GBBeko presidentea zen Telesforo Monzon bertan izan zen, 1.500 mendigoizalek burutu zuten desfilea.
Gero Merkatu Plazan, mitina burutu zuten, Gaztetxuen izenean, Gotzon Azpitartek (Azkoitia) hitzegin zuen, jendea kanpoan geratu behar izan zen, ez zegoen lekurik.
Urzelai emakumeak hartu zuen gero lekukoa, eta Telesforo Monzonek jarraian. Hau altsatzean sekulako txalo zaparrada entzun zen. Monzonek Ondarretan preso zeuden aberkideen besarkada elarazi zien Elgoibartarrei, “Guardia de Asalto”, Guardia Zibil eta Gobernuaren jazarpena salatu zuen, Donostian Katalanak iritsi zirenena, “Guardias de Asalto”-koek Nazionalistak ziren galdetzean, eta katalanek baiezkoa eman ostean, atxilotu egin zituztela salatu zuen Telesforo Monzonek.
Jose Antonio Agirrek hartu zuen hitza jarraian, sekulako txalo zaparrada jaso zuen honek ere, 1839an baino lehenago Euskaldunek genituen eskubideak gogoratu zituen, gure askatasuna lortu harte aurrera jarraitzeko ere eskatu zien Elgoibartarrei, Katalanei ere zuzendu zen, beraien herrian Euskaldun eta Katalanen arteko batasuna elarazteko eskatu zien, baita, Espainiako Errepublikaren tratua salatzeko ere eskatu zien katalanei: “Soilik gure eskubideak, gure legeak eta gure ohiturak babesten ditugulako jasaten dugu Espainiako Errepublikaren jazarpena, monarkia opresoreak lapurtu zizkigun eskubideak eskatzeagatik jasaten dugu errepresioa.
Bukatzeko “Eusko Abendearen Ereserkija” abestu zuten abertzale guztiek. Hori eta gero erromeria burutu zuten, se prolongo hasta el toque de oración.
Katalanak, oso pozik eta gustora atera ziren herritik eta 20:00ak aldera Donostiara abiatu ziren.