Espetxean

 

Alberdi Arrieta, Jerónima

1911.urtean jaioa Elgoibarren. Jostuna. 7 urte Ondarreta eta Saturrarango espetxean.

Atxilotu zituztenean, Kanposantu azpian zegoen lauko baserrira eraman zituzten. Paretaren kontra jarri zituzten metralletekin apuntatzen, disparatzeko abisuaren zain. Geronima, bere alaba eta seme txikiagoarekin (oinez ez zekien oraindik) eta Maria bere seme txikiarekin, eta haurdun.

Irailaren 26an Geronima eta Maria kamioian hartu eta tente eraman zituzten espetxera, testigo batek horrela kontatuta, ilea moztu eta “aceite de recino” delakoa ere eman zieten, jende guztiak ikusi zitzan.

Jose Alberdi Arrieta anaia fusilatu zutenean, Geronima eta Mariari “Juicio sumarísimo”-a egin zieten, Heriotza Zigorra ezarriz, 1936.ko Abenduan. Abenduaren 26an  Ondarretako kartzelan sartu zituzten. Heriotz zigorra kendu, “indultatu” eta “reclusion perpetua” ezarri zieten,  30 urteko kartzela zigorra “por delito de espionaje” anaia bezala. Ondarretan urtebete egin eta gero Saturrarango kartzelara eraman zituzten. 1942an, Manuel anaiak revisión de pena eskatu zuen, 7 urte espetxean egin eta gero atera zituzten. 1953.ko Apirilaren 14an lortu zuen conmutación de pena total.

Alberdi Arrieta, María

1915.urtean jaioa Elgoibarren. Jostuna. 7 urte Ondarreta eta Saturrarango espetxean.

7 urte Ondarreta eta Saturrarango espetxean.

Atxilotu zituztenean, Kanposantu azpian zegoen lauko baserrira eraman zituzten. Paretaren kontra jarri zituzten metralletekin apuntatzen, disparatzeko abisuaren zain. Geronima, bere alaba eta seme txikiagoarekin (oinez ez zekien oraindik) eta Maria bere seme txikiarekin, eta haurdun.

Irailaren 26an Geronima eta Maria kamioian hartu eta tente eraman zituzten espetxera, testigo batek horrela kontatuta, ilea moztu eta “aceite de recino” delakoa ere eman zieten, jende guztiak ikusi zitzan.

Jose Alberdi Arrieta anaia fusilatu zutenean, Geronima eta Mariari “Juicio sumarísimo”-a egin zieten, Heriotza Zigorra ezarriz, 1936.ko Abenduan. Abenduaren 26an  Ondarretako kartzelan sartu zituzten. Heriotz zigorra kendu, “indultatu” eta “reclusion perpetua” ezarri zieten,  30 urteko kartzela zigorra “por delito de espionaje” anaia bezala. Ondarretan urtebete egin eta gero Saturrarango kartzelara eraman zituzten. 1942an, Manuel anaiak revisión de pena eskatu zuen, 7 urte espetxean egin eta gero atera zituzten.

Alberdi Aguirregomezcorta, Jose

Jose Alberdiren semea, 50 urtetara kondenatua espioitza egotzita Donostian egon zen espetxean, 1936.ko abenduaren 21ean sartu zuten Figueirido (Pontevedra) espetxean, 1943,ko Urriaren 29an Donostiako espetxera trasladatua izan zen. 1945.ko Uztailaren 19an askatu zuten. 1950.urteko urtarrilaren 29an indulto osoa jaso zuen, Eibarren bizi zen.

Alberdi Bascaran, Andres

1937/09/05ean Ezkabako espetxean sartu zuten, Isla de San Simón Kontzentrazio Eremura eraman zuten jarraian, 27 urte zituen, San Simon-go (Pontevedra) konzentrazio eremuan preso hil zen .

Redondela (Pontevedra).

Anguera Barrutia, Josefina 

Josefina Anguera komunista zen eta oso aktiboa Elgoibarren.

Maria Luisa (Alaba adoptatua) eta Josefina Anguera, Barcelonara joan ziren ihesi. Gero, handik Tarrasa, Perpignan, Marsella, Toulouse eta azkenean, Paris-era joan ziren.

Josefina lanean hasi zen Citroen kotxeen fabrika batean. Hango jabeak, faxista omen, Kamioi batean sartu zituen eta Konzentrazio eremura bidali: Argeles sur Mer- en egon ziren 1937an, eta 1940 ingururarte.

captura-de-pantalla-2017-02-28-a-las-15-30-12

Francisco Arostegi eta Josefina Anguera

Arostegi Aizpurua Francisco 

Santoñan preso

Arregi Garate, Pilar 

Pilar Arregi Garate

Ricardo Unanue Muguruza senarra errepublikarra zen UGT eta PSOEkoa, Eibartarra.

Milaka joan ziren pirineo katalanetatik pasata, frantziara. Elgoibarrera itzultzeko esan zioten Pilarri, baina ez zuen onartu. Frontera (Perpiñan)  alboan utzi zituzten autobusean, eta jaisterakoan bertan zeudenei entzun zieten “Egunero hegazkin bat pasatzen da hemendik eta ametrallatzen gaituzte, frantsesek ez digute hesia zabaltzen muga pasatzeko”. Hori entzutean, 8 egun zeramatela bertan, bera ez zijoala esan zion kapitainari, “Tenéis que subir los Pirineos Catalanes para pasar” esan zien kapitainak, eta beraiek igoko zituztela erantzun.

Abiazioko bota batzuk eman zizkieten,  behar zituztenak baino handiagoak ziren, larruarekin barruan. Senegaldarrekin geratu zen, eta bere lagunen maletak lapurtu zizkioten. Gero gendarmeek topatu eta itzuli zituzten, Maria lagunarena zabalik zeukaten, zilarrezko kubiertoekin.

Argeles Sur Mer, Unanue Muguruza Ricardo eta Arregi Garate Pilar

Argeles Sur Mer, Txabola batean lotan, hondartza luze bat zen, andrazkoak danak batera egon ziren, mantak bat lurrean eta bestea tapatzeko. Donostiarrak etorri eta mantak banatu behar izan zituzten. Danok negarrez. Ez zuten jatekorik, bere lagun batek, okela latak zituen, eta hori jaten zuten.

Jateko, 3 alanbrada zituzten eta ogia zatiak botatzen zizkieten bestaldetik, poliziak, ez zuten bat ere hartzen emakumeak.

Hilabeteak egon ziren Argeles Sur Mer-en. O nos dejan libres o no trabajamos, esan zieten eta orduan libratu behar izan zituzten.

Euskal Gobernuak Ibaritzen hospitalea zeukan, Larrosare hospitalera, eta bertara joan zen, haurdun zegoen eta. Izugarria izan zen, jendea hanka gabe eta beso gabe…

Monzonek bozgorailutik “Los vascos…” eta Ricardo joan egin zen beregana. Ezkonduta zeuden galdegin zien monzonek, baietz Ricardok eta ia papelak nahi zituen galdegin zion, Monzonek ezetz. “Eibarren euskara gehien egiten dezuten herria da, baina oso gaizki, berdin du hala ere, segi horrela. Monzon.

Monzon beraien salbatzailea izan zela dio Pilarrek. 8 egunetan, residentzia batera eraman zituzten, Euskal Gobernuaren refugiora.

Gero Arudi, Pau ondoko herri batera atera zituzten gizonak lanera, Hegazkinak egiten zituzten, ondo ordaintzen zieten, frantsesei bezela ordaintzen  ez bazieten ez zirela lanera joango esan zien Ricardok eta lortu ere.

Ricardo larunbatero, Ibaritzera joaten zen, haurrak ezagutzera eta Pilarrekin egoteko. Haurra eduki eta 8 egunera, Ricardo etorri, autobusa hartu eta Arudira abiatu zen, bertan etxe bat zuten alokatua. Urte bat egon ziren bertan eta Gerra Mundiala amaituta, buelta egin zuten. Ricardok zioen, atxilotuko zutela eta beldur zuen, baina hala ere buelta egin zuten. Begoña urte bateko humearekin Iruneko mugan, Pilarrek zilarrezko dirua zuen Euskal Gobernukoa, banko azpira bota zituen, beldurrez. Mugara iritsi eta atxilotu zuten Ricardo. Burgos aldean egon zen, kontzentrazio eremuan (Aranda del Duero?). Elgoibarrera bueltatu zen Pilar eta hilabeteak egon zen Ricardoren berririk gabe.

Egun batean jakin izan zuen Arandan zegoela eta bisitatzera joan zen, haurrarekin besoetan. Milaka zeuden bisitetarako. Ricardo atera zutenea, Eibarrera joan ziren bizitzera, Pilar Baserrian bizi zen Elgoibarren, bere lehengusina batekin, 2 haur zituen berak bakarrik.

Buelta egin zuten Eibarrera, Arragueta 19an bizi ziren 2. pisuan, regiones debastadas zen Eibar, eta preso pila ekarri zituzten herria altsatzera.

Juan de los Toyos sozialistari Mexikora jotea nahi zuela esan zion Ricardok, beldurra zeukan, eta esan zioen zituzten pase berezi  horiek politikarientzat bakarrik zirela, sekulako amorrua hartu zion Ricardok.

Beraien kabuz joan ziren Mexikora, lana zuen bertan Ricardok, lehen josteko makinen fabrika zabaldu zuten, eta bertako gobernuak eskaera egin zuen. Pasaportea ezin zuela jaso esan zioten Ricardori, “Desafecto al Regimen” zelako.

Ezin zirela joan eta triste zeuden, baina halako batean emango ziotela deitu zioten etxe azpiko okindegira (Bertan bakarrik zegoen telefonoa Eibarren orduan) eta horrela 2 haur hartu 11 eta 12 urtetakoak eta bertara joan ziren, 1951an. Hilabete bat hartu zuten Mexikora iristeko. Geroztik beratn bizi izan ziren.

Arrillaga, Julio

captura-de-pantalla-2017-02-28-a-las-13-58-27
Julio Arrillaga

Lekitxora alde egin zuen, oinez lehenago, automobilian ere bai… Ondarretako kartzelan egon zen, Kontzentrazio esparruan egoin zen Mirandan eta Santoñan ere. Gosia galanta pasau zutean.

Gerra zibil bat ezagutzea tokatu zaion belaunaldikoa izanez gero, Juliok bere azalean ezagutu zuen gerraren gordintasuna. Euskal nazionalisten milizian, hau da, Euzko Gudalosteko “Amayur” batailoiko kidea izan zen Gerra Zibilean eta 1937ko abuztuan preso hartu zuten Laredon. Lehen bi hilabeteak Castro Urdialesen egin zituen preso eta handik Santoñako infanteria koartelera eraman zituzten. Lau sardina eta ogi puska bat janez biziraun zuten egun luzetan, egoera penagarrian. Gero Miranda de Ebroko kontzentrazio es- parrura aldatu zituzten. Bi hilabete eta erdi pasa zituen bertan. Azkenik, beste bi hilabete egin zituen Oteiza de Solanan, langileen batailoian derrigortutako beharrean.

Andonegi Beristain, Romualdo.

Deban jaioa, Elgoibarren bizi, 32 urte, tornularia, seme-alaba bat. Epaia: 30 urte. Santoñako espetxean.

Andonegi Beristain, Tomas. 

Deban jaioa, Don Tomas Zubizarreta medikuarekin hazi zen Elgoibarren, gurasoak hil zitzaizkion goiz.

Ertzaña zen.  Guda hasi zenean, eta ihesean joan ziren Lekeitiora, bertan zaurituta egon zen baserri batean eta gero Carmelo espetxean egon zen, Bilbon. Esperanza fabrikan ere egon zen militarizatuta.

Elgoibarrera bueltatu zenean, ez zuen lanik aurkitzen, ez zioten ematen. Gero Mikrometroak egiten hasi zen lokal batean bere kontu, representante bat zuen Madrilekoa, Nicolas Correa, eta honi galdegin zion ia posible zuen bere fitxa politikoaren berri edukitzea, Nicolasek esan zion bere anaia Romualdo Andonegik (Heriotz Zigorra) fitxa txarra zuela, baina berak txarragoa.

 

Alberdi Aguirregomezcorta, José

1937/01/19an  Ezkabako espetxean sartu zuten. Astorgako zentralera eraman zuten jarraian.

19 Enero 1937 Traslado a la Central de Astorga

Alberdi Aguirregomezcorta, Juan.

1938/03/04an Ezkabako espetxean sartu zuten. Prisión Atenuada.

Arriaga Alcibar, Urbano

Arrieta Basurto, Ildefonso

Arrizabalaga Churruca, Valentín

Ajuria, Imanol

“Batallón de trabajadores” batean zegoen. Bera eta beste hiru euskaldun zeuden, eta kapitaina pasatzerakoan, norbaitek “Gora Euzkadi” bota zuen, nor izan zen inork esan ez zuenez, batalloitik kartzelara eraman zituzten 2 urterako.

Azpiazu Crucelegui, Jacinto

Elgoibarren jaioa, 31 urte, armagina, ezkongabea. Epaia: 30 urte. Santoñako espetxean.

992.en Milizianoa, EAJko afiliatua Diziplina Batalloiko kidea. Gerra-kontseiluan auzipetua: Biziarteko kartzelara kondenatua.

Azpiazu Lauzirica, Maríano

Badiola Salegi, Faustino (UGT)

Gerra aurretik, 18 urterekin joan zen  Bartzelonara. Pelotaria zen.

Urtebete geroago, han zegoela, gerra hasi zen. Kataluniatik muga igaro, eta Lapurdira joan ziren, Baiona aldera eta GURSen sartu zituzten.

GURSeko konzentrazio eremuan Telesforo de monzonek lagundu zien. Diarrea harrapatu zuen, bizi guztirako gaixotu zen. Lana eragiten zien, Gosea, disenteria, Kanpoan egiten zuten lo, eta han bertan hilko zirela uste izan zuten.

Barrenechea Juaristi, Juan

Elgoibarren jaioa, 22 urte, arotza, ezkongabea.        Epaia: 30 urte. Santoñako espetxean.

Barrutia Aristondo, Fulgencio

Elgoibar, 1905 – Elgoibar, 1984 UGT

1936ko irailaren 21ean erreketeak Elgoibarren sartu ziren. Egun berean, 31 urte zituela, Fulgenciok herria utzi zuen, etxean emaztea (Pepita) eta hiru alaba (Esther, 6 urte; Consuelo, 4 urte; Belen, 9 hilabete) lagata. Aste batzuk handik eta hemendik ibili ondoren, Markinan geratu eta Ordena Publikoaren buruorde kargua eman zioten. Badirudi Markinako herri ordenaz arduratzen zen taldea elgoibartarrez osatuta zegoela hein handi batean. Bete beharrekoak: erretaguardian ordena zaindu, bosgarren zutabea kontrolpean izan, balizko kontraespioitza… Fulgencio bera fronte arteko lotura eta mezularitza lanetan ere ibili zen. Markinan zeregin horietan zela, faxistek emaztea eta hiru alabak Elgoibartik bota zituzten 1937ko otsailean. Bolibarren lehenengo eta Zamudion gero babestu zituen Fulgenciok, baina 1937ko apirilaren 25ean atxilotu egin zuten Berriz inguruan (dirudienez bi tenienterekin batera). Ziurrenik Elorrion izan zuten lehen egunetan, beste batzuekin batera kamioietan Gasteizera eraman zuten arte. Hilaren 28an sartu zuten preso Gasteizko presondegi probintzialean. Maiatzaren 8an Burgosko San Pedro de Cardeña kontzentrazio eremuan sartu zuten. Maiatza eta ekaina artean (data zehaztugabea) Gasteizen epaitu zuten San Pedro de Cardeñan berarekin egondako beste bostekin batera (horietako hiru gaisorik edota fusilatuak hil ziren berehala). Salaketa: “rebelión militar”. Larrabetzuko lan batailoian izan ondoren, irailaren 10ean Mungiako guardia zibilaren esku zegoen Fulgencio eta irailaren 15ean Bilboko Larrinagako kartzelan sartu zuten. Donostiako lan batailoi batean ere ibili zuten (urrian gutxienez). 1937ko azaroaren 3an Bilbon epaitu zuten beste zortzirekin batera. Hiruri heriotza-zigorra ezarri zieten, bosti (hauen artean Fulgenciori) biziarteko kartzela-zigorra, eta emakume bakarra absolbitua izan zen. 1938ko maiatzaren 24an Santoñako El Dueso presondegian sartu zuten Fulgencio, eta urte bereko abuztuaren hasieran ganadu-bagoietan Cadizeko Puerto de Santa Maríara eraman zuten beste preso askorekin batera. 6an sartu zen kartzelan eta egun batzuk geroago guardia zibilaren esku utzi eta Donostiara eraman zuten. Abuztuaren 18an Ondarretako kartzelan sartu zuten. 1938ko irailaren 8an, beste 16 presorekin batera, trukatua izan zen eta, urriaren hasieran, Bartzelonako Euzko Jaurlaritzaren Lehendakaritzara joan zen. 1939ko otsailaren lehen egunetan Bartzelona erori zen eta Lehendakaria eta milaka iheslari, baita Fulgencio ere, mugaz beste aldera joan ziren. 1939ko apirilean Fulgencio Parisen zen. Ekainaren 13an Capbretongo Saubion errefuxiatuentzako babeslekura iritsi zen. Abuztuan Tarben zegoen armagintza lantegietan lan egiten. 1940ko irailaren 28an Fulgencio Donostiako agintarien aurrean aurkeztu zen (ordurako behin-behinean konmutatua zioten kondena eta presoaldi arindua ezarria). Gutxienez beste lau urtez igandero guardia zibilaren kuartelera joan behar izan zuen. Trantsizio garairaino zaindu zuen guardia zibilak.

Fulgencio Barrutia

Barrutia Aristondo, Victoriano

Fulgencioren anaia. ALBA fundizioaren sortzaileetako (Pedro Muguruza etorbidean zegoen)  bat zen, Iñaki Egañaren “1936 Gerra Zibila Euskal Herrian” lanean, Partido Comunistako kide bezala agertzen da. Langile batalloian egon zen Cadizen.

Bergareche Aramberri, Jose Ignacio

Bernedo Azkoitia, Higinio

Burgos, Astorga eta Ondarretako espeteetan egon zen preso. Altzolako Batzokiko arduraduna zen eta Antonio Churruca Elorza salatu (Cosme Hotel Alzolakoaren semea) eta Isidro Larrañagarekin batera salatu zuten Bernedo. 4 urte egin zituen espetxean, Heriotza Zigorra ere ezarri zioten.

Bernedo zubiaurre, Victor

Beristain Piquer, Imanol

Mutrikuarra jaiotzez, Benita Bernedo Larizekin ezkondu eta Altzolan bizi zen. Nazionalistekin boluntario joan zen frentera 1936an. Burgos eta Salamancan egon zen espetxean, eta Batallon de Trabajadoresen ere egon zen. 1939an itzuli zen etxera.

Carral Martinez, Teodoro

Elgoibarren jaioa, 36 urte, grabatzailea, hiru seme-alaba. Epaia: 30 urte. Santoñako espetxean.

Diaz Exposito, Leon 

Carabinero, compañía de servicios especiales. Batallón de Milicias “El Socialista”. Gurseko kontzentrazio eremuan.

Duran Berasategi, Epifanio (UGT) 

Gurseko kontzentrazio eremuan.

Elorza Juaristi, Juanito

Sozialista, antiklerikala. Bere emaztea kanporatu zuten Elgoibartik, Eugenia Zubiaurre. 2 Urte Santoñako espetxean.

Elorza Zubiaurre, Ladislao

Santoñako espetxean egon zen 2 urte. Gudan egon zen, Bilboko “Cinturon de Hierro”n, dinamiteroa zen, eta zubiak nola bota begiratzen zuen. Neguriko aberatsen etxeak expropiatu zituzten, berak egurrezko eski batzuk hartu zituen, gerra nolakoa den, eskiekin zer egingo zuen galdetzen zion gero bere buruari. ANVko militantea delakoan.

Etxaniz Arregi, Hilario

1912an Elgoibarren jaioa zen eta Azpeitian bizi zen Hilario. Gerra hasi ondoren, UHP batailoian egon zen erroldatuta. Larrabetzun zauritu zuten ezkerreko sorbalda eta eskuan. 1937ko uztailaren 16an.

Hilarioren nondik norakoei buruzko hurrengo arrastoa 1941eko otsailaren 13koa da.

Orduan eraman zuten Orihuelako (Alacant) espetxetik Ondarretakora, Donostiako 7. auzitegi militarrean auzipetu zutenean. Orihuelako espetxeko zuzendariak sinatutako agirien arabera, Hilario 1939ko apirilaren 5etik zegoen espetxe hartan preso, eta ez dago jasota kartzelan zergatik zegoen azaltzen duen zigor aurrekaririk edo deliturik.

1941eko otsailaren 24an Ondarretako erizaindegira eraman zuten, eta “endokarditis erreumatikoa”diagnostikatu zioten.

Handik lau egunera aske utzi zuten, eta urte hartako maiatzean Gerrako Ikuskaritzak auzia artxibatu eta Hilario behin betiko aske uztea erabaki zuen, gerra-kontseiluak haren aldeko txostena egin ondoren.

Echevarria Urberuaga, Eustaquio

Agrupacion Socialista de Bilbao, Presidente de Sindicato de Transportes.

Garate Echaniz, Aniceta

1906. urtean jaioa Elgoibarren. Etxeko Andrea. 2 urte Saturrarango espetxean.

Garijo Hoson, Miguel

Ezkabako espetxean 1937/11/16an sartu zuten. Ezkabako  ihesean parte hartu eta gero fusilatua izan zen.

Garrido, Maria Luisa

Maria Luisa eta bere ama, Josefina, Barcelonara joan ziren ihesi. Gero, handik Tarrasa, Perpignan, Marsella, Toulouse eta azkenean, Paris-era joan ziren.

Ama lanean hasi zen Citroen kotxeen fabrika batean. Hango jabeak, faxista omen, Kamioi batean sartu zituen eta Konzentrazio eremura bidali: Argeles sur Mer- en egon ziren 1937an, eta 1940 ingururarte.

captura-de-pantalla-2017-02-28-a-las-15-30-24
Maria Luisa Garrido

Gil Aulestiarte, Dimas

1934. urtean atxilotua (34ko iraultza)

Detenido el día 16-11-1934Subio al fuerte en la noche del movimiento revolucionario coaccionado por un grupo formando en el referido fuerte y siguió con ellos hasta el cementerio cuando se disponia a colocar una bomba en el puente Ballonti (Portugalete), aprovechando un descuido de los del grupo para marchar a Portugalete. Formó parte del Comité de Alianza Obrera, y fué visto en el fuerte con pistola. Estuvo en el fuerte formando parte del grupo que con explosivos intentó volar el puente Ballonti. Estuvo en el fuerte y colocó petardos en los postes de alta tensión de energía eléctrica. Asaltó las casas de Mañas y Quintana, bajando armas en ambas, llevó hacia el fuerte unas 20 botellas de liquido inflamable. Llevó bombas al fuerte y colocó dinamita para volar el puente de Ballonti. Llevo materiales para la confección de bombas a casa de B. Baranda.

Gil Aulestiarte, Eusebio 

Elgoibarren jaioa, 21 urte, jornalaria, ezkongabea.  Milicias de Santander, compañia Ametralladoras, Sargento.   Epaia: 20 urte. Santoñako espetxean.

Gonzalez Garate, Victoria 

Gurseko kontzentrazio eremuan.

Gurrutxaga, Ramon

UGT eta PSOEko kidea zen, tropa frankistak Elgoibarrera iritsi baino lehenago, MArkinara alde egin zuen beste askorekin batera.  “Batallon Prieto”-n (Segundo batallón de la UGT)  afiliatu zen boluntario eta Jose Gurrutxaga 14 urteko semearekin Lekeitora alde egin zuen.

Frente Popularreko komite lokaleko kidea izan zen Elgoibarren. Santanderren atxilotua izan zen eta Kontzentrazio esparru batetara eraman zuten. “Consejo de Guerra” egin zioten eta 6 hilabete eta egun bateko inabilitazio totala ezarri zioten.  300 pesetako isuna ezarri zioten “responsabilidades políticas”.

Ramon Gurrutxaga erdian txapelarekin. Argazkia: Gurrutxaga Familia

Hervias Compañon, José

Hervias, Gregorio

Bilbon, Laredon eta Extremaduran preso egon zen.

Iceta Usatorre, Domingo

Iceta Usatorre, Pedro Enrique

Mendarokoa Ortuellan bizi zen

Iriondo Sodupe, Jose (ELA-STV) 

Gurseko kontzentrazio eremuan.

Jimenez Echeverria, Ramón

Mendarokoa Beasainen bizi zen

Joaristi, Miren “Mirentxu”

Euzkadi egunkarian idazten zuen, “Mirentxin” ezizenaz sinatuta.

15 bat egun espetxeratua izan zen, Donostia edo Tolosan, argalduta itzuli zen elgoibarrera, eta itxura txarrarekin, gaizki pasatu zuela zirudien. E.A.B (Emakume Abertzale Batza)ko bazkidea.

Josefa Osoro Mendikute  

Frantziako kontzentrazio eremu batean.

Juaristi Villar, Guillermo (ELA-STV) 

Gurseko kontzentrazio eremuan.

Juan Jose Gorrotxategi osoro 

Frantziako kontzentrazio eremu batean.

Julita Gorrotxategi Osoro 

Frantziako kontzentrazio eremu batean.

Mardaras Areta, Elías 

Elgoibarren jaioa,28 urte, mikeletea, ezkongabea. Epaia: 30 urte. Santoñako Espetxean.

Donostian bizi zen, beraz, Gerra hasi zenean.

Mikeleteak reklutatu zituzten gerrara joateko, eta bera boluntario sartu zen euskal milizietan. Teniente izendatu zuten. Hasieran, Donostialdean, jendeari ihes egiten lagundu zion, iparraldera (esaterako, Bere arreba eta koinatua pasatuz zituen, eta gero Venezuelan bizi izan ziren).

Gero faxisten ofensibak aurrera egin ahala, Bizkaia alderuntz eraman zuten, Batallón Eusko Indarrako partaide izan zen, eta Bizkaiako frontean borrokatu zuen. Kapitaina zen, baina uniformerik ezean, teniente jantzia zuen harrapatu zutenean, ta horrek, ziuraski, heriotzetik libratu zuen.

Zauritu zuten eskuineko hankan Bilbon, 1937ko otsailaren 25ean, eta Bilboko gurutze gorriko hospitalean egon zen. Gero preso Santoñara eraman zuten eta hemen epaitua izan zen. “Consejo de guerra urgente” baten bidez: “Cadena Perpetua” ezarri zioten: “30 años de reclusión Mayor”. 1937ko irailaren 27an.

Handik Puerto de Santa Mariara eraman zuten, han 1940 arte egon zelarik. Puerton Trompeta jotzen zuen. Eta euskaldunen bat fusilatzen zutenean, Agur Jaunak jotzen zien, espainolek ez baitzekiten musika hura zer zen.

1940ko abuztuaren 26an irten zen puertotik, eta bilbora itzuli zen trenez, gero, Elgoibarren, SIGMAn hasi zen lanean.

thumbnail_image2
Mardaras Areta, Elías

Maria Luisa Gorrotxategi Osoro 

Frantziako kontzentrazio eremu batean.

Mondragon Sanchez, Fidel

Ebroko gudan egon zen, eta ibaia igerian igaro zuela diote, frankisten tiroei ihesean.

Atxilotu eta Santoñako espetxean sartu zuten , UHPko kidea zen. Union Hermanos Proletarios.

Fidel Sanchez Mondragon

Muguruza Mendikote, Lorenzo (PNV) 

Gurseko kontzentrazio eremuan.

Murua Atristain, Felix

Bruneten “Batallon de Trabajadores”en egon zen. Lemoan zauritu zuten, eta Iruñean espetxeratu. Zaragozako Alemaniako Militarren tailerrena lanean aritu zen. 

Mujika Aurelio

Aizarnazabalen jaioa eta apupilo zegoen Elgoibarren, osabaren etxean. Markinara ihes egin zuen Frankistak sartzean, eta Markinan Gudariekin Bilbora joan zen.  Lehenago soladadu egon zenez, armak nola erabili eta hartu erakutsi zien gudari gazteei. Gorbean egon zen Intendentzian. Laredon preso egin zuten eta Italianoen esku, kanpinetan. Zaragozan lanean, bideak egiten kamioiak kargatzen… Gero Valentzian tornero egon zen eta gauean espetxera lotara. Gerra amaitu zenean aske utzi zuten, Zumaiako komandanteak pase berezi bat eman zion libre ibiltzeko.

aurelio-mujika
Aurelio Mujika

Orue Mondragon, Carmelo

Sánchez Macias, Modesto

Jeronimo eta Isolinaren sema,  1916.ko Azaroaren 25ean Elgoibarren jaio. Partido Comunistako kidea, boluntario abiatu zen Elgoibarren “Brigadas del Norte” milizietan, eta gero “Rosa Luxemburgo” 2. batalloiko 6ªBrigada Mixtara pasatu zen. 1937.ko Abuztuaren 27an atxilotua izan zen eta Sntanderreko kontzentrazio esparrura eraman zuten, 3 hilabete egin zituen bertan. Esparru hontatik Miranda de Ebrokora eraman zuten, 65. Langile Bataloian enkuadratu zuten. San Juan de Mazarrifarren egon zen langile batalloiarekin lanean, baita Santa Eulali eta Teruelen ere eta gero bertatik ihes egin zuen, ihesean batalloiko brazalete bat zeukan 136 preso zenbakiarekin. 1938.ko urriak 25ean ihes egin zuen Camarenatik, Fuente de Hielgo.

Santolaya, Antonio

1936tik 1940ra erbestean egon zen Frantzian. Hondarretako espetxean ainbat bider sartu zuten espetxean arrazoi politikoengatik. 

Sertucha Osoro, Julián

1938/01/18an Ezkabako espetxean sartu zuten. Baldintzapeko askatasuna lortu zuen.

Telleria Astaburaga, Juan

Donostian jaioa eta CNTko kidea.

Urbieta, Jose

3 urte Puerto de Santamaria eta Donostian preso.

Unzilla Gonzalez, Ramon

Sestaon jaio, baina Elgoibarren bizi zen. Eibarren lan egiten zuen eta armagina zen, sozialista. Guda hasi eta frontera joan zen, Asturiasen preso egin zutela uste dute, eta A Guarda herriko Camposancos espetxera eraman zuten, kontzentrazio eremua zen, oso egoera txarretan zituzten presoak eta enbolia baten ondorioz hil zela diote Heriotza Agirian. Bertan dio ere, A Guardako Parrokiako hilerrian dagoela lurperatua.

41 años. Natural de Sestao. Muerto en el Campo de concentración de Camposan-cos (Pontevedra) como consecuencia de embolia (miocarditis de origen reumatico) el 29-6-40 a las 7h.

 

Unzueta Ochoa, Francisco

Mendarokoa.

Uria Gabilondo, Alejandro

Elgoibarren jaioa, 25 urte, pilotaria, ezkongabea. Epaia: 30 urte. Santoñako espetxean.

Uribe, Sebastian

Markinan sukaldari zebilen erretaguardian eta Laredon atxiloturik eduki zuten ondartzan.

Urberoaga  Inchorbe, Pedro

Mendarokoa, Ondarretako espetxean egon zen, eta Elgoibarko Udalari eskatu zion bere alde egiteko, bera ez zelako kulpablea 1939ko Urriaren 18an  Elgoibarko aktan jasotako gutun batean.

Urbieta Gurruchaga, Ramon

Mendarokoa Bilbon bizi zen.

Zubiaurre Arenas, Jorge

Zubiaurre Oñaederra, Jose

Mikeletea zen eta zaintza lanak eta erretaguardian egon zen frentera joan gabe.

Gerra Kontseilua egin zioten eta 12 urte eta egun 1era kondenatu zuten.

Causa: Auxilio a la rebelion”

Zubiaurre San Martín, José

1937/11/16an Ezkabako espetxera eraman zuten. Prisión Atenuada.

Ziriako Uriarte 

Antzuolatarra, gerra ostean Elgoibarrera. 9 urte eta erdi pasatu zituen gartzelan, hauetariko 9 hilabete heriotz zigorpean.

Ciriako Uriartek, beste anaia batzuk zituen, gerran ibili zirenak. Bi hil ziren frentean Lemonan, José eta Jesus Uriarte.

Pablo Uriarte, beste anaia, gerrara joan zen  boluntario errepublikanoekin, UHPkoekin, (U.H.P.) Uníos Hermanos Proletarios.  Pablo, kartzelan 3 urtez egon eta gero, tuberkulosiarekin irten zen, eta gero gutxira hil zen.

Kartzelan sartu zuten Bilbon, Gero Añorgara eraman, eta, azkenik Ondarretan kokatu zuten. 9urte egin zituen han (Heriotz Zigorra ezarriz zioten hasieran, baina gero ez zuten erail.)

Handik Valle de los Caídos-era eraman zuten. Lanera 3 hilabete.

Herrira iritsi zirenean, ez zeukaten etxerik. Dena konfiskaturik zegoen, muebleak eta guzti kendu zieten. Ama orduan, Elgoibarrera etorri zen, Petra Igartua, lehengusuaren etxera.

Ziriako bisitatzera joaten ziren domeketan. Elgoibarren, Gabonetan lagunen artean, isilean, dirua biltzen zuten, berari emateko. Bergaran ere, dirua biltzen zuten uztailean.