Agur eta ohore, Angel Arregi Albizu

Kandida Arregi Elgoibarko Emakume Abertzale Batza-ko lehendakaria zen, eta frankistak bere bila joan zirenean etxean aurkitu ez eta bere aizpa Juanita bota zuten Elgoibartik 1937ko Otsailean. Poitiersera deportatuak izan ziren. Angel Arregi Egia, Elgoibarko udaletxeko idazkariaren arrebak ziren. Angel Arregi Egiari zeuzakan ondasunak kendu zizkioten eta bere bodega “polvorin” bezala erabili zuten. Bonbardeo batean ia guztia suntsitua gelditu zen. Gerra eta urte askotara gauzak erreklamatu zituzten, baina jende guztiaren aurrean dena erre zieten.

Gerora bere semea Angel Arregi Anai Arteako kidea izan zen, 1969 euskal errefuxiatuei laguntzeko iparraldean sortutako ekimena.

Eskerrik asko Angel Elgoibarko memoria historikoari egin diozun ekarpenagatik!

Ez adiorik!

Angel Mari Arregi, Juanita Arregi eta Kandida Arregi, exilioan.

Utzi iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.