Agur Luziano!

Luziano Ruiz Poveda hil da. Santa klara auzoan jaio zen Luziano. Bere aita CNTko milizianoa zen eta Bilbora ihes egin zuen familiak. Bertan Habana itxasontzian sartu eta Frantziara joan ziren. Familia batek jaso zuen bertan Luziano. George Galpère doktore errusiarrak jaso zuen, komunista zen George. Komunismoaren aldeko propaganda egitera joana zen Frantziara.

Ginette bere emaztearekin batera adoptatu egin zuten Luziano bere anai-arrebak ezin izan zituzten adoptatu eta banatu egin behar izan ziren; Amalia, Eugenio eta Cristina. Halere auzo berean bizi ziren eta elkarrekin joaten ziren eskolara. Gero nazismoaren aurka gudara joan zen George, eta sekula ez zuten inongo berririk izan. Denborara trenez buelta egin zuen Irunera, eta bertan elkartu zen bere familiarekin berriro.

Eskerrik asko Elgoibarko memoriaren zati izateagatik!

Utzi iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.