Herriko Frankistak

Benito Iruretagoyena

Ordainsaria ematen diote Benito Iruretagoyena 108 pesetakoa; “Como reintegro de igual suma satisfecha por orden de la Alcaldia para hacer salir de la localidad fugitivos refugiados con motivo del actual movimiento militar”. 

Santiago Arrese

Pistolarekin ibiltzen zen eta Carlista Txikito deitzen zioten. Elgoibarren tropa frankisten sarreran, Balanzategi Elgoibarko alkatea salatu zuen “Indeseable y Rojo” bat zela esanez, Balanzategi espetxera bidaliz (Bertatik gaixorik atera eta hil zen). Bilbora Elgoibartar iheslarien bila joaten zen Manuel Aranbarrirekin batera, atxilotu, kartzeleratu eta fusilatzeko. Elgoibarren dendak eta abar rekisatzen aritu zen tropekin batera (Guardia Zibilarekin). Tenientea. Teodosia Iriondok esanda, Arresek fabore sexualak esaktzen zizkien emakumeei, semea, gizona.. soldadukatik libratzeko, herrian paperak egitera zioaztenen emakumeei ere proposamenak egiten zizkien, eskua sartu ere bai.

Carlos Arrese

Santiagoren anaia, Montecurran egon zela diote, argazkietan agertzen dela.

Gregorio Arrese

Oso faxista.

Jose Reloza

Korteetako prokuradorea Madrilen.

Juanito Ansola (Azkube)

Manuel Aranberri  (Manuel Txarri)

A Don Manuel Aramberri, Jefe Local de F.E. de las J.O.N.S., veinticinco pesetas, como subvención para el sostenimiento de los locales comedores de “Auxilio de Invierno”, sin perjuicio de ulteriores determinaciones.

Luis Echaniz

Ajubita anaiak

Guillermo Garmendia (kabitua)

José Mokoroakoa

Miren Vallejoren aita salatu zuen, Mirenen aitak zioelako Gernika Frankistek bonbardeatu zutela, eta berak ezetz.

Antonio Jaca

Pistolarekin ibiltzen zen. Julian Iriondo organistaren etxean egoten zen, eta hark ikusten zion pistola txuria eskuan. Gainera zera esaten omen zion, eibarrera joaten zenean eramaten zuela,  “norbaitek –sozialistengatik- adarra jotzen badit, akauko juat”.

 Ceferino Urrestarazu (Parrokoa)

Pertsonaia eskasa zela diote denek, pistola gerriazpian zeraman horietakoa. Asensio Gabilondok garbitzen zion pistola urtero, eta horregatik daki.

Don Celestino Onaindia apaiza berak salatu zuela diote.

“El clero vasco frente a la cruzada franquista (Egi-indarra, Touluse 1966)” liburuan zera dio,:

“Una tertulia a la que solía asistir el párroco de Elgoibar, se disolvió, porque –como decía un seglar contertulio- de llevarse a cabo los planes del párroco habría en Elgoibar muchos fusilamientos y detenciones.”

Faxistak herria hartu zutenean, Zinearen jabeak (Vizente berasaluze, Antonio Usabiagaren anaiordeak) zinea “Luistarrei” laga omen zien, eta Parrokoak “bereganatu”, “por la cara”.

Parroko honek, 2 kriada –zaintzaile- neska gazte zituen etxean. Bata billeteak saltzen eta bestea mozten jartzen zituen.  (Mihi gaiztoek uste duzuena esaten zuten trioari buruz) horrela dirua ateratzen zuen.

Casimiro Artola

Azken milizianoak kalean Eibar alderuntz pasa zirenean, leihotik “Viva el Rey” esan zuen. Miliziano batek arma apuntatu eta ez zion bota: horrela libratu zen.

Leonardo, Leonardo tabernakoa

Faxistak Elgoibar alderantz zetozela jakin zutenean, bera eta lagunak Azkoitira joatea erabaki zuten faxistekin bat egitera. Arma bila etxera joan zenean, aita negarrez aurkitu zuen. Arrazoia zera zen, anaia nazionalistekin gerrara joana zela estaziora. Frontera joan beharrean, anaia akabatzera joan zen estaziora. Anaia ez zuen harrapatu, joana baitzen ordurako, eta horrek bizia libratu zion.

Bitartean bere lagun guztiak hil zituzten, akats bat izan zutelako. Azkoitiko bidean soldaduak ikusi eta, nazionalak zirelakoak, “Viva España” eta “Viva el rey”, deitzen hasi ziren, eta azken milizianoak ihesi zetozenak zirenez: tiroka hasi eta hil zituzten.

Paco Salaberria

La Voz de Españan idazten zituen artikuloak.

Dolores Salaberria

Rekete baten agendan agertu zen bere izena eta helbidea, Jose Urdampilleta Zarautzeko reketearen agendan hain zuzen.

Micomedes Larrañaga

Maruja Anton

Jefa de la Falange Femenina

Juan Igartua

Adela Astigarrada “Porru”

Falange Femenina

Margarita San Millan Egaña

Mari Jose San Millan Egaña