Francok Elgoibarko ohorezko alkate izaten jarraitzen duela salatu du ‘Elgoibar1936’k

 

Klik haundi ikusteko
 Elgoibar1936 plataformak bere blogean argitaratu duen udal agiri batean (eskuinean duzue) agertzen denez, Elgoibarko Udal Plenoak ohorezko alkate izendatu zuen Francisco Franco diktadorea 1949. urtean, “eta bertatik kendu ez dutela iruditzen zaigu, Francok Elgoibarko alkate izaten jarraitzen duela uste dugu” salatzen dute plataformakoek.

Noiz bukatu behar dugu Frankismoarekin behingoz?” galdera egiten dute elgoibar1936plataformaren blogean “ordua da gauza hauek guztiak: frankistak, frankisten izenean kaleak, fusilatuak atera gabe, Franco Elgoibarko alkate izaten… behingoz, eta betirako Elgoibartik eta baita Euskal Herritik, kentzeko!“”

Inguruko beste herri batzuetan ere izendapen berbera jaso zuen Francok, eta batzuetan hasi dira neurriak hartzen, Arrasaten esaterako.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.