Jakin dugunez, Elgoibarko Udalak herri galdeketa antolatu nahi du Pedro Muguruza kaleari izena aldatu edo ez erabakitzeko. Ez dugu uste hori denik “Memoria Historica” legeak dioena, goazen aztertzera legeak zer dioen:
“Las Administraciones públicas, en el ejercicio de sus competencias, tomarán las medidas oportunas para la retirada de escudos, insignias, placas y otros objetos o menciones conmemorativas de exaltación, personal o colectiva, de la sublevación militar, de la Guerra Civil y de la represión de la Dictadura. Entre estas medidas podrá incluirse la retirada de subvenciones o ayudas públicas.”
Nor zen Pedro Muguruza eta zergatik eskatzen dugu bere etorbidearen izena aldatzea?
- Pedro Muguruza, askok horrela pentsatuta ere, ez zen Elgoibarren jaio. 1893ko Maiatzaren 25ean jaio zen Madrilen.
- 🎥Erorien Haraneko arkitektoa izan zen Pedro Muguruza:fbclid=IwAR3jQYPyER66PD0xO8ny1SIL77x9crm1Dp8T2cawADa-NYY2PBMF3igyzKM” target=”_blank” rel=”nofollow noopener”>https://youtu.be/4wvN5j2TBoY
- Preso Politikoek eraiki zuten “Valle de los Caidos”.
- 1936an gerra leherturik, “Altxamendu Nazionala bultzatu zuen eta Falangera afiliatu zen. Francorekin oso harreman ona zuen”, dio Francoren fundazioaren webguneak.
- Falangek Arkitektura Zuzendaritza Nagusiko buru jarri zuen Pedro Muguruza.
- Gobernuko aholkulari nazional izendatu zuten eta 1943an Espainiako Gorteetako prokuradore ere bai.
- Pedro Muguruza Elgoibarko adopzio-seme izendatu zuten 1943an, eta seme kutun 1946ko abuztuaren 8an.
Memoria historikoaren legea betetzeko besterik ez dugu eskatzen, legea betetzea alegia. Frankista batek Elgoibarren kalea merezi duen edo ez erabaki behar dugu?
Faxistek plaka eta kaleak dituzten herri bat demokratikoa izan ahal da?
Elgoibar1936