Apirilaren 8an hil zen Josefa Gabilondo Agirregomezkorta 102 urte zituela. 1936an bere aita, bere terrenoetan aurkitutako esku bonba bat manipulatu ondoren hil zen. Anaia Antonio Gabilondo, nazionalekin joan zen gerrara, eta Teruelen hil zen hau ere, ez zuten gorpuaren aztarnarik eduki. Bere ama, guzti hau jasan ezinik; hil egin zen. Urtebetean ama, aita eta anaia bat galdu zituen Josefak.
Eskerrik asko Elgoibarko memoria historikoari egindako ekarpenagatik Josefa. Ez adiorik!
