Ehorzketa burutu dugu Madarixan

January 16, 2010

Abenduaren 16an, gerra zibilean fusilaturiko gudari baten ehorzketarekin lanean hasi ginen, Madarixan, gudari hau, 1936.ko Irailaren 21ean hil zuten. Bertan dagoen karobi batean, omen zegoela jakinarazi ziguten, eta eskabadorea erabiliz, zulatzen, eta sasiak kentzen hasi ginen.

Dirudienez, zakarrontzi bezala erabiltzen zen karobi hori, eta dena boteilaz, eta zakarrez beteta zegoen.

Bertan, hasiera batean, 2 txakurren hezurrak aurkitu genituen, eta azken finean, aurkituko ez genuelakoan, azkeneko paladarekin, bere kazkezurra azaldu zen. Oso egoera onean dagoelakoan gara.

Hurrengo egunean, hilak 17, Aranzadiko arkeologo batzuekin harremanetan jarri, eta lekua garbitzen aritu gara.

Hilaren 22an, Madarixa gainan, omenaldi xume bat egitea erabaki dugu, eguerdiko 12etan, eta deia zabaltzen dizuegu Elgoibartar eta Azkoitiar guztiei omenaldi eta prentsaurreko honetan parte hartzeko.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.