Pako Etxeberriaren hitzaldiaren bideoa

October 2, 2013

Pako Etxeberriak 36ko Gerran hildako gorpuzkinen deshobiratzeen inguruko hitzaldia eskaini zuen hilaren 25ean, Inazio Bereziartua musika eskolako auditorioan. Goiko bideoan ikus dezakezue auzi-mediku entzutetsuak Elgoibarren eskaini zuen hitzaldia, oso-osorik. Aranzadi zientzia elkartea 2000.

urtean hasi zen 36ko Gerran hildako gorpuzkinak deshobiratzen, eta ordutik gaur egunera arte 600 bat gorpuzkin aurkitu dituzte, 70 bat deshobiratzetan. Memoria historikoa berreskuratu eta egia ezagutzeko eginiko lan honi buruzko erakusketa jarri zuen ikusgai Kultur Etxean, Elgoibar1936 taldekoen laguntzaz. Pako Etxeberria auzi mediku eta Aranzadi zientzia elkarteko presidenteak gidatu ditu deshobiratze gehienak, eta tartean Elgoibarren egindako bi: Madariagan eta Zirardamendin.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.