21 izar, gerran fusilatutako elgoibartarren omenez

Euskal Herria zeharkatzen diharduen memoriaren autobusak Elgoibarren egin zuen geldialdia, joan den barixakuan; eta, 36ko gerran fusilatu zituzten 21 elgoibartarrak omendu zituzten, besteak beste.

Memoria historikoa berreskuratzeko asmoz abiatu zen memoriaren autobusa urriaren 16an Mutrikutik, eta ordutik herriz herri dabil, frankistek 36ko gerran hildako herritarrak gogora ekartzen. Memoria historikoa berreskuratzeko herritar talde batek sortu zuen elgoibar1936 taldeak, autobusaren etorrera aprobetxatuz, gerran fusilatutako elgoibartarrak, iheslariak, espetxean zein kontzentrazio eremuetan sartu zituztenak omendu zituen.

 Elgoibar1936koek darabiltzaten datuen arabera, 21 elgoibartar fusilatu zituzten frankistek 1936ko gerran. Hala, fusilatu bakoitzaren omenez, izar bana itsatsi zuten Izarren Argia filma promozionatzeko ere badarabilten memoriaren autobusaren albo batean. Fusilatuez gain, 618 iheslariak, kontzentrazio eremuetan eduki zituzten 13 elgoibartarrak, espetxean sartu zituzten zortzi lagunak, eta erregimenarekin bat ez egiteagatik euren postuetatik kendu zituzten sei irakasleak ere gogoan izan zituzten. Elgoibar1936 taldekoek, gainera, orain arte egin duten lana azaldu zieten bertaratutakoei: iheslariak identifikatzeko egin dituzten artxibo lanak, orain arte aurkitu dituzten zortzi hobiak, 36ko gerran fusilatutako bi miliziano identifikatu eta hezurrak berreskuratzeko eginiko lana, eta, besteak beste, gaur egun herrian ikus daitezkeen ikur frankistak kentzeko egin duten eskaera.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s