Pasa den asteburuan Elgoibarko herriak, Taupadak eta Elgoibar 1936 elkarteek antolatutako errekonstrukzioa bizitzeko aukera izan zuen. Bertan inguratutako jendeak, uste dugu, bere azalean bizi zuela ez 1936an gertatutakoa, baina bai oso gertuko sentsazio biolento bat. Ez zen antzerki bat izan, ez zen zerbait irreala izan, Elgoibarren eta Euskal Herriko herri guztietan gertatutakoaren errekonstrukzio bat izan zen.
Hau egiazki pasatu zen, hemen herritarrak egiazki afusilatu zituzten, jendea espetxeratu, ixilarazi, Euskara gure hizkuntza debekatua izan zen, herritarrei benetan kendu zizkieten etxeak eta terrenoak, elgoibarko mendietan daude gudari eta miliziano asko ahaztuta oraindik, izugarrizko beldurra ezarri zioten herri honi, gaurdano darraien beldurra kasu askotan.
Asteburuko ekintza, ez zen denbora pasa bat izan, memoria ekintza bat izan zen, ezin dugulako ahaztu, ez zela Guda Zibil bat izan… Estatu Kolpe faxista bat izan zela.
Memoriaren lanean, gauza asko ditugu egiteko Elgoibarren, hor dugu Pedro Muguruza etorbidea… “Valle de los Caidos”-en arkitektoa zena, Falangista eta Francoren arkitektoa. Baditugu, Falangisten ikurrak Elgoibarren, Francok Elgoibarko seme kuttun izaten jarraitzen du, baditugu gudariak eta milizianoak mendietan …
Hau guztia jasan zutenek ez dute, ez erreparazio, ez justizia ezta errekonozimenturik jaso.
Bide batez, gure zorionik beroena Elgoibarko herriari eta bertan parte hartu duzuen ehunka bolondresei, eskerrik asko bihotzez, eta ez dezagun ahaztu gertatutakoa.
Oharra:
Gure eskerrik beroena modu batean edo bestean lagundu ziguten guztioi:
Harategiak: Zahatzu, Ziarda, Patxi Iraola, Armueta.
Ogia: Larre, Ibarrenea, Arkupe.
Edariak: Julito Bueno, Ibartxiki, Beristain.
Harategiak: Zahatzu, Ziarda, Patxi Iraola, Armueta.
Ogia: Larre, Ibarrenea, Arkupe.
Edariak: Julito Bueno, Ibartxiki, Beristain.
Iñaki Garro, On Benantzio, Kimetz, Tabernariak, Dendariak, Baltasar, Edurne Bilbao, Zuazubizkar familia, Ibarrenea familia, Ibar-Txiki baserria, Armas Izarra, Iñaki (Garaiko Kotxea), Txomin eta Alex (Sidecar), Prest Taldea, Elgoibarko Udala, Elgoibarko Azoka, Gipuzkoako Foru Aldundia, Elgetako Udala, Alberto Bergara eta zuen etxeko ateak zabaldu diguzuen guztioi.
Taupada eta Elgoibar1936 Talde Eragilea