36ko gerraren errekreazioaren dokumentala Elgoibarko Herriko Antzokian eskainiko dute, hilaren 29an

Memoriaren ganbaratik dokumenta bi saiotan emango dute azaroaren 29an: 19:00etan eta 21:00etan, eta sarrerak 5 euroan jarri dituzte salgai (10 urtez beherakoentzat: 2 euro). Sarrerak Pitxintxun egongo dira salgai aurrez erosi nahi dituenarentzat, baina Herriko Antzokiko lehiatilan ere egongo dira eskuragai egunean bertan.

• Dokumentala DVDan

Bestalde, dokumentala DVD euskarrian ere atera dute, baina eskuratzeko aurrez eskatu behar da, ez baitute beste inon salgai jarriko. Horretarako bi aukera daude: batetik, taupada0@gmail.com helbidera idaztea eta bestetik, herriko denda eta tabernetan eskaria egitea. Eskaria egiten dutenei abenduaren 1ean eta 2an banatuko dizkiete DVDak, Kultur Etxeko sotoan, 19:00etatik 21:00etara.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.