Duintasunaren Kolunbarioa, beste urrats bat memoria egiteko ahaleginean

2017-01-30_kolunbario_inauguazioa_elgoibar_1936

Originala BARREN.EUS

36ko gerran hil eta zientziak identifikatzerik izan ez duten gorpuzkinak biltzeko leku duin bat zabaldu dute Elgoibarren, Olaso hilerrian: Duintasunaren Kolunbarioa. Lurpetik eta ahazturatik atera eta lekua egin diete memoria kolektiboan. Eusko Jaurlaritzak, Arazandi zientzia elkarteak eta memoria historikoaren aldeko elkarteek elkarrekin eman duten pausoa izan da, eta hiru adarrek parte hartu zuten astele- henean, inaugurazio ekitaldian. Astelehenetik, 27 lagunen gorpuzkinak daude hilobiratuta Elgoibarko Duintasunaren Kolunbarioan.

– AINARA ARGOITIA –

Ahazturatik memoriara; iluntasunetik argitara. Memoria historikoa berreskuratzeko bidean beste pauso bat eman zen astelehenean Elgoibarren, Duintasunaren Kolunbarioa inauguratuta. 36ko gerran hildakoak gogoratzeko Olaso hilerrian atondu duten lekua da kolunbarioa; gerran hobi komunetan laga zituzten lagunen gorpuzkinak –gehienak identifikatu gabeak– hilobiratu eta merezi duten aitortza egiteko lekua. Arrasaten, Ando- ainen, Azkoitian, Elgetan, Elgoibarren (Zirardamendin), Legution, Lemoan, Mañarian, Mutrikun, Gaubean, Zaldibian eta Zigoitian hildako 27 pertsonaren gorpuzkinak hobiratu zituzten bertan as- telehenean. Lurpetik atera eta identifikatu ezin izan dituzten lagunen gorpuzkinak dira gehienak, baina badira identifikatuta egon arren senitartekoek Elgoibarko kolunbarioan hobiratzea eskatu duten bi lagunen gorpuzkinak ere: Elgetan fusilatutako Jesus Zuazua Mondragon Dragones batailoiko miliziano arrasatearrarenak eta 1936ko irailaren 25ean Zirardamenin hildako Sabino Atutxa Olabarrirenak, Arana Goiri bataloiko gudari getxoztarrarenak.

Jaurlaritzaren Gogora institutuak, Aranzadik eta Elgoibarko Udalak elkarlanean antolatu zuten inaugurazio ekitaldia. Protokolo handiko ekitaldia izan zen, baina era berean, beroa eta hunki- garria ere bai momentu askotan. Halaxe, hunkituta, jarraitu zuten ekitaldia hobiratutako lagunen senitarteko zenbaitek, tartean Bizkaia Buru Batzarreko presidente Itxaso Atutxak, Sabino Atutxa gu- dari izandakoaren ilobak. Iban Garate Euskal Telebistako esatariak aurkeztu zuen ekitaldia, Kukai dantza taldekoek egin zuten ohorezko aurreskua, eta Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi guztietako ordezkariak batu ziren ekitaldira, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria buru zutela. Jaurlaritzako kargudunen artean zeuden, esate baterako, Josu Erkoreka Gober- nuko bozeramailea, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehen- dakaria, Jonan Fernandez Bakea eta Bizikidetzarako idazkari nagusia, Aintzane Ezenarro Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza

Eskubideen Institutuaren zuzendaria eta Monika
Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen zuzen-
daria. Agintarien ordezkaritza zabala izan zen,
era berean. Hantxe zeuden, besteak beste, honako hauek: Aitor Esteban, Markel Olano, Joseba Egibar, Juan Mari Atutxa, Itxaso Atutxa, Andoni Ortuzar, Jose Antonio Ardanza eta Maialen Gurrutxaga EAJkoak, Arnaldo Otegi Sortukoa, Maddalen Iriarte eta Julen Arzuaga EHBilduko legebiltzarkideak, Pili Zabala eta Jon Hernandez Ahal Dugu-koak, Jose Antonio Pastor PSE-EEkoa eta Carmelo Barrio PPkoa. Horiek guztiez gain, hobi komunak topatu dituzten herrietako alkate eta beste agintari batzuk eta memoria historikoaren aldeko elkarteetako ordezkariak ere baziren ekitaldian, eta jakina, baita Aranzadi zientzia elkarteko antropologoak ere, duintasuna lur azaleratzen ardura bereziz jardun duten tal- deko ikertzaileak, alegia. Paco Etxeberria Aranzadi zientzia el- karteko zuzendariak hitz egin zuen haiek guztien izenean, eta memoria egiteko betebeharra denok dugula nabarmendu zuen: “Biktimek oroituak izateko eskubidea dute, eta guk guztiok memoria egiteko betebeharra”. Zientziak ere hutsuneak dauzkala onartu zuen Etxeberriak eta lur azalera ekarritako gorpu guztiak ezin izan direla eta ezingo direla identifikatu, baina Elgoibarko kolunbarioak haiek guztiei ohore egin eta haiek denak akorduan izateko balioko duela nabarmendu zuen: “Sekula errekuperatuko ez ditugun guztiak daude hemen ordezkatuta”.

ERREPORTAJEA

Elgoibarrek ere ordezkaritza zabala izan zuen inaugurazio ekitaldian: Elgoibarko Udaleko agintariak, Elgoibar1936 taldekoak eta Bizikidetzaren aldeko Elgoibarko herritar taldeko hainbat ordezkarik ere parte hartu zuten oroitza ekitaldian. Hain justu ere, Ane Beitia Elgoibarko alkateak hasi zuen inaugurazio ekitaldia. Egia, justizia, eta errekuperazioa aldarrikatu zituen Beitiak eta justizia egin gabe egoteak eragindako mina aintzat hartzera deitu zuen. “Pozik geundeke gaurko omenaldia egin beharrik izango ez bagenu, baina balio dezala honek halako basakeriak berriro gerta ez daitezen”, esan zuen. Era berean, aurrera egiteko, memoria egitea ariketa ezinbestekoa dela nabarmendu zuen.

Ildo beretik mintzatu zen Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaria ere. “Inoiz ahaztu behar ez zenaren oroimena ari gara berreskuratzen gaur. […] Orain, egia, justizia eta erreparazio premia asetzen laguntzen saiatzen gara. Hau lehentasun etikoa, gizatiarra eta demokratikoa da”. Gerran desagertutakoak “injustizia kriminal baten biktima” izan zirela esan zuen, eta haien senitartekoek urteetan bizitako minaren eta sufrimenduaren ankerra gogorarazi eta “gertutasuna eta elkartasuna” agertu zien biktimei. Memoria historikoa berreskuratzeko bidean aurrera egiten jarraitzeko konpromisoa agertu zuen EAEko lehendakariak eta gerran “demokraziaren eta askatasunaren alde” hil zirenei duintasuna itzultzekoa.

2015. urte amaieran, gerran desa- gertutako pertsonak topatu eta identifi- katzeko euskal plana abiatu zuen Eusko Jaurlaritzak Aranzadi Zientzia El- kartearekin elkarlanean eta Urkulluk esan zuen horren barruan lan-plana ere antolatu dutela 2010. urtera artekoa. Plan horretan, hobiak egon daitezkeen lekuetan ikertzea jaso dute, eta horrekin segida eman nahi diote 2002. urtean gorpuak lurpetik ateratzeko hasitako prozesuari. “Isiltasun eta iluntasun ga- raia amaitu da”, esan zuen Urkulluk.

Adierazpenen txanden ondotik, gorpuzkinak hobiratzeari ekin zioten. Bi-hiru lagunen artean eraman zituzten 27 kutxe- tako bakoitza hobira. Josu Arraiz Elgoibarko alkateordeak eta Maialen Gurrutxaga legebiltzarkideak (EAJ) hasi zuten hobi- ratzea, eta atzetik joan ziren gainerako guztiak: memoriaren aldeko elkarteetako ordezkariek, tokian tokiko udal ordezka- riek eta hildakoen etxekoek parte hartu zuten ekitaldi xume horretan. Tartean, baita Elgoibar 1936 taldekoek ere. Hain justu ere, talde horretako Iñaki Odriozola, Hodei Otegi eta Felix Etxeberria Parapanek hobiratu zuten Zirardamenin hil- dako gudarietako baten gorpuzkinak. 27 gorpuak betiko atsedenlekuan utzi ondoren, lore eskaintza egin zuten guztiek kolunbarioaren albo batera jarri duten Duintasunaren eskultu- raren oinetan.

2017-01-30_kolunbario_inauguazioa_elgoibar_urkullu_1936gazELGOIBAR 1936

Ekitaldi “justua, polita eta hunkigarria” izan zela baloratu zuten Elgoibar1936 taldeko Iñaki Odriozola eta Hodei Otegik hilerrian bertan BARRENi egindako adierazpenetan. “Oso polita, bereziki honek esan nahi badu Eusko Jaurlaritza gehiago inplikatuko dela hemendik aurrera. Eta ematen du baietz. Konpromiso hori agertu dute, eta badirudi beste kolunbario bat proiektatzen ere hasi direla Artxanda inguruan”, esan zuen Odriozolak. Hala ere, memoria historikoa berreskuratzeko ahaleginean “gauza asko” egiteko daudela nabarmendu zuen ondotik Hodei Otegik. “Nahiko genukeena eta espero duguna da memoria historikoa egiteko ahalegina ez mugatzea kolunbarioa egin eta inauguratzera; ez dadila sinbolismo hutsean gelditu.

Badaude ikur asko herrian kendu beharrekoak: hor daude Morkakoko gurutzea, falangeko ehundik gora plaka…”. Memoria egiten jarraitzeko konpromisoa agertu izana eskertu zioten Jaurlaritzari eta ahalegin horretan aldaketa ere igarri dutela zehaztu zuten. “Egia da Zirardamendiko gorpuak atera genituenetik Jaurlaritza ari dela instituzionalki gai honi indar handiagoz heltzen. Lehendakariak berak ere esan du isiltasun eta iluntasun aroa amaitu dela. Ia ba egia den”.

“Bazen ordua”, gehitu zuen Felix Etxeberriak, aldamenetik. “Oraindik asko dago egiteko eta pena daukat ni neu zahartu naizela, baina Aranzadikoak eta lan handia ari dira egiten. Oraindik, baina, han daude lurpean bi-hiru gorpu. Gutxi gorabehera badakit nik non dauden, baina han lan egin behar da”.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s