- berri originala: barren.eus
Eusko Jaurlaritzak sustatutako lehen kolunbarioa inauguratu dute gaur Elgoibarko Olaso hilerrian. Hainbat agintarik eta elkartek hartu dute parte ekitaldian, Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu buru zutela. Hobi komunetan zeuden 27 pertsonaren gorpuzkinak hobiratu dituzte banan-banan Duintasunaren Kolunbarioan.
Gerra Zibilean desagertu ziren eta identifikatzerik izan ez diren pertsonen gorpuzkiak edo identifikatuta dauden arren senitartekoek bertan atseden hartzea erabaki duten pertsonenak dira gaur Olasoko hilerrian dagoen Duintasunaren Kolunbarioan hobiratu dituztenak.
Elgoibarko alkate Ane Beitiak eman dio hasiera ekitaldiari, eta ohorezko aurreskua dantzatu eta gero, hasiera eman zaio 27 pertsona horien gorpuak lur emateari. Pertsona horietako 25 identifikatu gabekoak dira. Euskadiko historia- eta memoria-elkarteetako kideek eta aurkitu zituzten udalerrietako ordezkariek eraman dituzte guztiak. Udalerri hauetan aurkitu zituzten gorpuak: Arrasaten, Andoainen, Azkoitian, Elgetan, Elgoibarren, Legution, Lemoan, Mañarian, Mutrikun, Gaubean, Zaldibian eta Zigoitian.
27 pertsona horien memoria ohoratuta, Gerra Zibilean askatasuna eta demokrazia babesten desagertu ziren pertsona guztiak gogoan ditugula adieraz du Iñigo Urkullu lehendakariak. Elgoibarren gaur inauguratu den kolunbarioa, bere berbetan, beste urrats bat da memoria historikoa berreskuratzeko bidean. Eta urrats hori elkarteen, zientzialarien eta erakundeen arteko elkarlanaren emaitza da. Lehendakariak bide horretan lan egiten jarraitzearen aldeko deia egin du, “batasuna baita pertsona horien memorian eskain dezakegun aintzatespenik eta erreparaziorik onena”. Ildo horretan, Urkulluk esan du Gerran desagertu ziren pertsonak injustizia kriminal baten biktima izan zirela, eta haien familiek sufrimendu bidegabea jasan dutela. Espazio hori ahanzturatik memoriarako urratsaren edo iluntasunetik argitarako urratsaren ikurra dela erantsi du lehendakariak.
Aranzadi Zientzia Elkarteko zuzendari Paco Etxeberriak ere hartu du hitza. Gorpuak lurpetik ateratzeko prozesua zein izan den azaldu du, eta labur-labur argitu du ateratako gorpuen kasuistika.
Ekitaldiari amaiera emateko, bertaratuek lore eskaintza egin dute Duintasunaren eskulturaren oinean.
Elgoibar1936 taldea
Tartean, baita Elgoibar 1936 taldekoek ere. Hain justu ere, talde horretako Iñaki Odriozola, Hodei Otegi eta Felix Etxeberria Parapanek hobiratu zuten Zirardamenin hil- dako gudarietako baten gorpuzkinak. 27 gorpuak betiko atsedenlekuan utzi ondoren, lore eskaintza egin zuten guztiek kolunbarioaren albo batera jarri duten Duintasunaren eskultu- raren oinetan.
Ekitaldi “justua, polita eta hunkiga- rria” izan zela baloratu zuten Elgoi- bar1936 taldeko Iñaki Odriozola eta Hodei Otegik hilerrian bertan BARRENi egindako adierazpenetan. “Oso po- lita, bereziki honek esan nahi badu Eusko Jaurlaritza gehiago inplikatuko dela hemendik aurrera. Eta ematen du baietz. Konpromiso hori agertu dute, eta badirudi beste kolunbario bat proiektatzen ere hasi direla Artxanda inguruan”, esan zuen Odriozolak. Hala ere, memoria historikoa berresku- ratzeko ahaleginean “gauza asko” egi- teko daudela nabarmendu zuen ondotik Hodei Otegik. “Nahiko genu- keena eta espero duguna da memoria historikoa egiteko ahalegina ez muga- tzea kolunbarioa egin eta inauguratzera; ez dadila sinbolismo hutsean gelditu.
Badaude ikur asko herrian kendu beharrekoak: hor daude Morkakoko gurutzea, falangeko ehundik gora plaka…”. Memoria egiten jarraitzeko konpromisoa agertu izana eskertu
“Espero duguna da memoria historikoa egiteko ahalegina ez mugatzea sinbolismo hutsera”
zioten Jaurlaritzari eta ahalegin horre- tan aldaketa ere igarri dutela zehaztu zuten. “Egia da Zirardamendiko gor- puak atera genituenetik Jaurlaritza ari dela instituzionalki gai honi indar handiagoz heltzen. Lehendakariak berak ere esan du isiltasun eta ilunta- sun aroa amaitu dela. Ia ba egia den”.
“Bazen ordua”, gehitu zuen Felix Etxeberriak, aldamenetik. “Oraindik asko dago egiteko eta pena daukat ni neu zahartu naizela, baina Aranzadi- koak-eta lan handia ari dira egiten. Oraindik, baina, han daude lurpean bi-hiru gorpu. Gutxi gorabehera bada- kit nik non dauden, baina han lan egin behar da”.