Roque Muguerza Sasieta, Karl Liebknecht

Karl Liebknecht politikari alemaniar komunista zen, 1871ko abuztuak 13an jaio zen ​ Leipzig herrian eta Rosa Luxemburgorekin batera Liga Espartakista eta Alderdi Komunistaren sortzailea izan zen. 1919ko Urtarrilean, Rosa Luxemburgo eta Karl Liebknech atxilotuak eta erailak izan ziren.

Guda zibila hasi zenea, “Federación comunista vasco-navarra”-k guda irabazteko alegin handiak egin zituen. Bertan sortu ziren Rosa Luxemburgo batalloia, Karl Liebknecht… Ideologia ezberdinetako pertsonek osatzen zuten berez komunista zen batalloi hau, anarkista, nazionalista, komunista…

Elgoibartar batek parte hartu zuen Karl Liebknecht batalloian, eta “Sargento” bezala agertzen da Karl Liebknecht batalloiaren nominetan:

 

Roque Muguerza Sasieta Elgoibartarra, Juan Muguerzaren anaia (Irrintzi batalloiko kidea  eta korrikalari ezaguna), Elgoibartik ihesean atera zen 1936.ko Irailean. Tropa faxistak Elgoibar hartu zutenean, Karl Liebknecht batalloi komunistarekin bat egin zuen, askatasunaren aldeko borrokan.

Roque Muguerza Sasieta, Soldaduska egin zuenean.

Familiaren arabera, Santander edo Valdecillasen hil zen  1937.ko ekainaren 25ean, 35 urte zituelarik.

Batalloiari buruzko informazio gehiago nahi baduzue: https://lasmerindadesenlamemoria.wordpress.com/2010/06/17/breve-historia-del-batallon-karl-liebknecht/

 

One comment

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.