24 gorpuzkin, Duintasunaren Kolunbarioan

 

Aranzadik eta herrietako taldeek berreskuratutako 24 gorpuzkin hobiratu ziren atzo Elgoibarko Duintasunaren Kolunbarioan, horietatik 3 bakarrik identifikatuak; Ramon Portilla CNTkoa; Millan Zabala, Donostiako Udaleko Gauzainen Kidegoko langilea, eta Nicolas Obregon Eusko Gudarosteko CNTren Sacco Vanzetti batailoiko kaboa.

Zelaietaburun Ahaztuen Oroimena taldeak deshobiratutako 3 gorpuzkin ere bertan hobiratu dituzte. Jose Mari San Martin (Soarte baserria) eta Pilar San Martin-i (Soarte baserria) beraien aitonak kontatu zien hor 3 gorputz zeudela hobiratuta, berak ikusi zituela bertan.

Jose Mari San Martin (Soarte baserria)

Santi eta Inazio Retolaza anaia elgoibartarrek ere parte hartu zuten hobiratzean,beraien aita Jose Mariano Retolaza elektrikaria zen, eta tropa frankistek beraien alde lan egitera behartu zuten, frentean argi indarreko kableak apurtzen zirenean konponketa lanak egiten zituen berak, tiro hots tartean 7 hilabetez. Jose Marianoren anaia zen Alejandro Retolaza  guda zibila hasi zela eta frankistengandik ihesi alde egin zuen herritik, errepublikarren alde, Ormaiztegin trenbide-zubia beste zazpi kiderekin batera bota zuela (Frankistei bidea oztopatzeko) eta beldurrez. Alejandroren anaiak Jose Marianok, frankistentzat lanean zebilela , Aiastiako bordan zuten kuartelean entzun zuen nola hil zituzten zelaietaburun gudari batzuk, eta bertara hurbildu zen bere anaia tartean zegoen ikustera. Ez zuen anaia tartean aurkitu, Alejandro geroago fusilatu zuten Bilbon, preso hartu ostean, eta 3 gorputzak lurperatu zituen beste lagun batzuekin batera.

Santi eta Inazio Retolaza anaiak (Argazkia: BARREN)

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.