San Pedroko trintxeraren garbiketa

2019ko apirilean, Josefa Gabilondori (99 urte) egindako elkarrizketan, bere baserriko lehiotik begira ondokoa zigun; “Hor erleak ikusten dituzuen tokian, hor zeuden gorriak, tiroka ibili ziren bost bat egun gure baserrira, hor zeukaten posizioa”. Armueta baserrirarte iritsi ziren frankistak eta bertan gelditu ziren astebete.

“Sekulako tiroteoa egon zen.”Josefa Gabilondo

Irailaren 18an, bertara urbildu ginen, Irunabe baserriko Amaia eta Josuk lagunduta, terrenoa begiratu eta bertan harresi bat zegoela ikusita, parapeto bezela erabiltzeko aproposa zela ikusi genuen.

Abenduaren 5ean, aranzadiko kide batekin detektorea pasatu genuen gainetik, eta kaskilloak ateratzen zirela ikusita, konfirmatuta gelditu zen parapeto bezela erabili zutela milizianoek. Josefa Gabilondok esandakoa konfirmatu genuen. Zati handi bat sasiz beteta zegoela ikusita, aurrerago garbiketa auzolan bat deitzeko gelditu ginen, eta horrela egin genuen.

Gaur, 2020ko urtarrilak 4an, garbiketa burutu dugu San Pedroko lubakian. Aranzadiko talde batek prospekzioa egin du detektoreekin.

3 bat orduko lana izan da garbitzen, eta eskerrak eman nahi dizkiogu bertara agertu diren guztiei, bereziki Josefa Gabilondo, Eguen Txiki baserriko Jose Antonio eta Tereri, Amaiari eta Josuri, desbrozadora pasatzen berak egin dituen lanengatik.

Eskerrik asko guztioi!

One comment

Leave a reply to 36ko gerran milizianoek erabilitako lubaki bat garbitu dute Elgoibar1936 taldekoek egindako deialdira batutako lagunek – Elgoibar 1936 Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.