Ez omen dago frogatuta Pedro Muguruza Frankista zenik EAJren esanetan

EHBilduk Pedro Muguruzaren etorbideari izena aldatzeko mozioa aurkeztu zuen osoko bilkuran asteazkenean. Aspalditik Elgoibar1936 taldetik eskatu duguna da, ezin bait dugu Falangeko kide baten kalea eduki Elgoibarren 2020. urten.

Ez hori bakarrik, 2020 urtean, Falangeko plaka erraldoi bat daukagu herrian, 2012tik kenduko zutela esan harren, ez dute beraien hitza bete, hor dago Morkaikoko gurutzea bera ere, Carlos de Borbon y Orleans printzipe frankista espainiarraren eta bertan hildako erreketen omenez eraikia izan zena.

Ez dugu sekula ulertu, zein den egiazko arrazoia Pedro Muguruza kalearen izena ez aldatzeko, beste herri askotan egin dira aldakate hauek, baina badirudi beste arrazoienbat egon behar dela guzti honen atzean, ez delako uelrgarria 2020 urtean Falangista ospetsu baten izenak, etorbidea edukitzea Elgoibarren.

Baina sekulako harridura eragin duguna, EAJren hitzak izan dira: “Pedro Muguruza frankista zenik ez dago frogatuta”.

Pedro Muguruza, 2.a eskumatik hasita, Falangeko uniformea jantzita duela Francori esplikazioak emanez

Izugarria iruditzen zaigu hau esatea, gezurra esatea da hori, ona hemen Pedro Muguruzari buruzko datu batzuk, baina Frankista zela, aski frogatutako gauza bat da:

  • Pedro Muguruza, askok horrela pentsatuta ere, ez zen Elgoibarren jaio. 1893ko Maiatzaren 25ean jaio zen Madrilen.
  • 1936an gerra leherturik, “Altxamendu Nazionala bultzatu zuen eta Falangera afiliatu zen. Francorekin oso harreman ona zuen”, dio Francoren fundazioaren webguneak.
  • 🎥Erorien Haraneko arkitektoa izan zen Pedro Muguruza:
  • Preso Politikoek eraiki zuten “Valle de los Caidos”.
    Pedro Muguruza bizkarrez, Franco-ri esplikazioak emanez
  • Falangek, Arkitektura Zuzendaritza Nagusiko buru jarri zuen Pedro Muguruza.
  • 1938an Alemania Nazian, Enbaxada espainiarra eraikitzeko asesoratu zituen Walter y Johannes Krüger anaiak Berlinen.
  • Gobernuko aholkulari nazional izendatu zuten eta 1943an Espainiako Gorteetako prokuradore ere bai.
  • Pedro Muguruza Elgoibarko adopzio-seme izendatu zuten 1943an, eta seme kutun 1946ko abuztuaren 8an.

Frankista ez zela dio EAJ, ez omen dauakate frogarik. 2010 urtean eman genizkien datu hauek berberak, egindako bilera batean. Ez zaizkie argiak irudituko?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.