Frankok Elgoibarko ohorezko alkate izateari utzi dio Elgoibar 1936k salatu eta gero

2008an salatu genuen lehen aldiz Franco-k Elgoibarko ohorezko alkate izaten jarraitzen zuela. Orduan ezerezean gelditu zen gai hau.

Franco Elgoibarko ohorezko alkate

Aurtengo Abuztuaren 22an berriro salatu genuen Franco diktadore espainiarrak Elgoibarko ohorezko alkate izaten jarraitzen duela. Elgoibarko Ahal Dugu-Podemosek aurkeztutako mozioaren ondoren, atzo Irailak 30 asteartea aho batez onartu zen Franco-ri ohorezko alkate tituloa kentzea.

Berri pozgarria eta aurrera pausoa da  hau ere. Pedro Muguruzako etxebizitzetatik “Sindicato Vertical”-aren sinboloak kendu dira aurten, baita Falangeko plaka erraldoiak ere. Lehenago, Urazandi eta San Rokeko Falangeko plakak kendu ziren.

Urteetako lanak fruituak ematen hasi da. 2007an hasi genuen Elgoibar1936ren osaketa, eta gauza ugari burutu ditugu ordutikan: Gudari eta Milizianoen deshobiraketak, erakusketak, hitzaldiak, zinea, dokumenatalak, antzerkia, testigantzen grabaketak, datu bilketa izugarria, argazkiak, liburua…

2007 Madarixa

Lanean jarraitzen dugu, badugu zer egin eta! Hor dugu Pedro Muguruza (Madrilen jaio eta bertan bizi zena); Falangeko arkitekturako burua eta gorteetako diputatua izan zena (batzuk frankista zela frogatua ez dagoela dioten bitartean), Elgoibarko seme kuttuna izateaz gain, etorbidea duena. Hor dugu Morkaikoko gurutzea ere, gudan hildako errekete eta borboiaren omenez eraikia.

Pedro Muguruza,Falangeko uniformearekin, Franco-ri azalpenak emanez (eskumatik bigarrena)

Bagoaz poliki poliki egia, justizia, errekonozimendua eta erreparazioaren bidean! Lanean jarraitzen dugu!

Elgoibar 1936

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.