Pedro Muguruzari agur!


2007an sortu genuen Elgoibar1936 taldea. Ordutik hona, gauza asko gertatu dira Euskal Herrian eta baita Elgoibarren ere. 2007an bertan, miliziano bat atera genuen Madarixan, hitzaldi ugari izan ditugu herrian, 2012an Ziardamendiko gudariak atera genituen, Elgoibarko plakak kentzeko eskariak, Morkaikoko kurutzea, Pedro Muguruza… Zentral elektrikoen fusilamenduen inguruko liburua ere argitaratu genuen, omenaldiak egin dizkiegu fusilatuei, preso egondakoei, gudan hildako gudari eta milizianoei… aurreko urtean, Elgoibartik kanporatutako emakume eta haurrei egin behar genien omenaldia bertan behera utzi behar izan genuen covid 19a dela eta; agian, aurten egiteko aukera izango dugu.


Sinbolo frankistak desagertzen joan dira gutxinaka, 2012an Elgoibarko Udalak kenduko zituela esan zuenetik. 2020 urtera arte itxoin behar izan genuen, baina kendu zituzten falangeko plakak ere. Memoriaren bidean, Pedro Muguruza genuen koska, eta azken finean, kostata eta ez nahi izan dutelako, legeak horrela esaten duelako baizik, azkenean, Pedro Muguruza arkitekto falangista madrildarrak ez du etorbiderik izango Elgoibarren, eta herritarrek erabakiko dute izen berria. 
Gauza asko entzun genituen kalearen izena kentzearen inguruan. Alfredo Etxeberriak Argiari 2014an zera esan zion: “Kalearen izena aldatzeko asmorik ez dugu: bere garaiko arkitekto bat izan zen, garrantzia izan zuen, zibila zen eta ez militarra”. (Frankismoaren arkitekto kutuna ARGIA 2014 Aitor Azurki). Elgoibarko udalean, berriz, EAJko zinegotziak esandakoak ere gogora ekarri beharra dago: “Ez dago frogatuta Pedro Muguruza frankista zenik” eta “Pedro Muguruza ez zen frankista”. Pedro Muguruza Falangeko afiliatua zen, eta Arkitektura zuzendaria Falangerekin.


Berri pozgarria iruditzen zaigu Pedro Muguruzaren kalearen izena aldatuko dela jakitea. Orain herritarrek erabakiko dute zein izen eman behar zaion kaleari. Irailean hasiko da izenak proposatzeko garaia eta azaroan erabakia.
Egindako lanak emaitzak ematen jarraitzen du.

Pedro Muguruza, Franco-ri azalpenak emanez (eskumatik lehena)
Pedro Muguruza, Falangeko uniformearekin Franko diktadorea eta agintariei planoak erakusten.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.