Pedro Lekuona Ibarzabal, “Consul” Elgoibartarra

Elgoibarren inork gutxi ezagutuko duen pertsona baten inguruan idatziko dizuegu gaur. Ezjakintasun hori ez da kasualitatez izan, gerra galdu zutenen artean baitzegoen Pedro Lecuona Ibarzabal elgoibartarra.


1897ko urtarrilaren 12an jaio zen Elgoibarren. Abokatua eta diplomatikoa izateaz gain, idazlea eta itzultzailea izan ere izan zen.Pedro ezkondua zegoen, baina ez dugu aurkitu norekin ezkondua zegoen; beraz, ezin izan dugu bere seniderik aurkitu.


1921-22 urtean, abokatu karrera amaitu eta “Cuerpo Diplomatico”rako oposaketak egin zituen. Gero, Londres eta Reval-en (Estoniako hiriburua Tallin) egon zen destinatua. Euskal Herria ez zuen askotan zapaldu orduz geroztik, kontsul-orde ere izan zen Txinako Shangai hirian.


Gerra hasierako momentu haietan, Bilbon bizi zen, Estazio kaleko 12an. Bere anaia bat ere bizi zen bertan, Justino Lecuona Ibarzabal. Beste anaia bat ere bazuen , Carmelo.


Guda hasita zegoela, Baionara ihes egin zuen, eta Espainiako errepublikako kontsula izan zen bertan. Honela dio frankistek egindako epaiketak:


“Ejerció los siguientes destinos, siempre a las ordenes del Gobierno rojo: el 18 de julio de 1936 estaba destinado, como secretario de segunda clase, en el Ministerio de Estado; en 7 de Agosto de 1936 se encargó del Consulado en Bayona, y en 14 de octubre del mismo año fue nombrado Secretario de primera clase interino en el mismo Consulado; en 9 de marzo de 1938 fue trasladado al Consulado de Burdeos, donde tomó posesión el 22 del mismo mes; finalmente en 4 de junio de 1938 fue nombrado Ministro plenipotenciario de tercera clase interino, Consejero de la embajada en Washington, cargo del que tomó posesión el 9 de julio de igual año y en el que le sorprendió el fin de la guerra de liberación.


1944. urtean, bere anaia Carmelo Lecuona Bilboko epaitegira deitu zuten bere anaiaren berri emateko. Honek esan zien ez zuela anaiaren berri, eta berak zekiela ez zuela Espainian inongo jabetzarik. Amerikara joana zela esan zuen.
Washington-en kontseilua izan eta gero, Buenos Airesera joan zen eta bertan ere kontsul lanak egin zituen Espainiako errepublikarentzat.


Horrez gain, idazle eta itzultzailea ere bazen Pedro Lekuona, eta lan ezberdinak itzuli zituen ingelesetik gaztelaniara; Losada eta Sudamericana editorialentzat lanean ibili zen. Itzulpen lanak egiteko orduan, Pedro Ibarzabal ezizenaz sinatzen zuen; “Tener o no tener” Hemingway-ren liburua, Llewellyn, Richard “Cuan Verde Era Mi Valle”, besteak beste.


Frankistek epaiketa egin zioten, naiz eta bera presente egon ez, eta zigorra ere ezarri zioten: 5 urteko inabilitazioa eta 25.000 pezetatako isuna:


“FALLAMOS: Que debemos condenar y condenamos a PEDRO LECUONA E IBARZABAL cuyas circunstancias constan en cabeza de la resolución a cinco años de inhabilitación absoluta y pago de veinticinco mil pesetas, que hará efectivas en forma legal, adoptando para ello las medidas pertinentes.”


1952. urtean, bere izenean jabetzarik ez zuenez eta estatuko boletin ofizialean bere bila zebiltzala jarrita inor agertu ez zenez, kasuaren “sobreseimiento” delako ezarri zuten.


1955eko abuztuaren 24an hil zen Buenos Airesen, erbestean, Pedro Lekuona Ibarzabal. Elgoibarko jaietan, San Bartolome egunean bertan.


1957ko uztailaren 12an, indulto osoa eman zioten Pedro Lecuonari, hil eta bi urtera.


1958an, bere anai Justino Lecuona Ibarzabali “conmutación de pena” delakoa entregatu zioten Pedrorentzat, baina bere anaia iada hilda zegoela esan zien. Jabetzarik kendu zieten galdetuta, Justinok ezetz esan zien, bere anaiak ez zuela inongo jabetzarik eta, beraz, ez ziotela ezer kendu.


Honela dio Auñamendi Entziklopediak:

Diplomático y escritor. Nació en Elgoibar (Gipuzkoa) el 12 de enero de 1897. Falleció en Buenos Aires el 24 de agosto de 1955. Cónsul de la República Española en La Plata (Buenos Aires) y en Baiona. Traductor de obras del inglés. Usó el seudónimo de Pedro Ibarzabal.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.