EAJren memoria ibilbidea

2007an hasi ginen memoria berreskuratzeko bidean. Urte hortako abenduan atera genuen, Madarixan 5 metrotako zuloa egin eta gero, miliziano ezezaguna. Elgoibarko Udaletik ez zen inor etorri alderdi bezela; Alfredo Etxeberria (garaiko alkatea) etorri zen “a titulo personal” zetorrela esanda, ez EAJ bezala. Geroztik, Ziardamendira ere joan ginen fosak begiratzera. Atxurrean ere saiatu ginen ateratzen, baina ezinezkoa zen. Omenaldia egin genuen Markina-Etxebarriako Ahaztuen Oroimeneko lagunekin, kartelak kentzen zizkiguten bizilagun batzuk, hildakoak bakean uzteko esaten ziguten… Denetarik entzun behar izan genuen garai hartan.

2012an, Elgoibar1936 eta Ahaztuen Oroimenak taldeak, Aranzadiren laguntzarekin (horrela dio Aranzadiko informeak ere, batzuk datu hau ahaztu nahi izan badute ere), 4 gudariren gorpuzkinak atera genituen. Hau guztia ezinzekoa izango zen Felix Etxeberria “Parapan” eta Bittoriano Agote gabe, beraiek deitu baitzuten Aranzadira lehenago, fosak identifikatzeko asmoz. Felixek, gainera, beste fosa batzuk ere identifikatu zituen Elgoibarren.

Gorpuzkinak atera eta gero, sekulako oiartzuna sortu zen Elgoibarren, Urkullu lehendakaria etortzerainoakoa. Dokumentala etorri zen gero, liburua…

Gu gustora geunden egindako lanarekin eta errekonozimenduarekin, baina batez Ziardamendi berriro Euskal Herriko mapan kokatu genuelako. 80 urtez guztiz ahaztuak izan ziren miliziano eta gudariak berriro ere gogora ekartzeagatik. Azken finean, hori zen gure lana eta lortu genuen gure helburua.

Gaur, ordea, “Memoriaren Ibilbidea” deritzon ibilbidearen aurkezpenean izan gara. Eta penaz jaso dugu aurkezpen hori mitin politiko bihurtu duela EAJk. Bertan hildako gudariez hitzegin beharrean, Unai Parotez hizketan hasi dira eta ETBn ez dute ibilbidea aipatu ere egin.

Gu ez ginen EAJren mitin politiko batera gonbidatuak izan, eta gudari eta milizianoak alderdi ineteresetan erabiltzea oso larria eta maila baxukoa iruditzen zaigu. Zerikusirik gabeko gauzak nahasi eta giroa gaiztotu dute ekitaldian, pertsona batzuk, ekitalditik alde egiteraino. Lotsagarria iruditu zaigu.

Egoera honen aurrean, Elgoibarko Udalak, zegoen konfidantza markoa hautsi du. Borondate osoa daukagu elkarlana sustatzeko memoriaren berreskupenaren defentsan, baina horrelako ekitaldi bat alderdi interesekin erabiltzea nahi badute, gu ez gaude prest.

Elgoibar 1936

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.