Agur Juan Mari Arambarri!

2007ko abenduan ezagutu genuen elkar. Madarixa auzoan izan zen, 1936an zure aitarekin batera karobi batean lurperatu zenuten milizianoaren berri izan genuenean. Felix Etxeberria “Parapan”en eskutik izan genuen zurekin harreman hori. 2007ko Abendu hotz hortan hasi genituen deshobiratze lanak eskabadorea hartuta. Poliki poliki bertan urteetan zehar botatako zaborra ateratzen joan ginen, 4 bat metrotako zuloa egin arte. Gogoan daukagu zure urduritasuna; ez zen gorpuzkinik ageri. “Hor egon behar du ba!” esaten zenuen Maribel ondoan zenuela. Etxera bidea hartu zenuen, urduritasunak eta kezkak jota. Zu joan eta gutxira jo zuen eskabadorearen palak milizianoren kaskezurra.

Norbaitek abixua pasa eta orduan hartu zenuen lasaitua. Gerora etorri ziren Paco Etxeberria eta Aranzadiko kideak.

Gaurko egunez utzi gaituzu Juan Mari. Elgoibar 1936 elkartetik gure esker ona adierazi nahi diogu Juan Mariri, herriaren memoria historikoa berreskuratzeko egindako lanagatik, eta beti agertutako prestutasunagatik.

Besarkada handi bat familiari, Eskerrik asko Juan Mari!

Utzi iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.