Madarixa burututako omenaldia

 

Aupa lagunak!

Hemen dauzkagu madarixan burututako ehorzketaren argazki batzuk. Goizeko 9etan joan ginen, eta bertan aranzadiko eta elgoibar1936 plataformak, gorpua atera genuen.

12ak alderako, gorputza aterata zegoen, eta omenaldi xume bat egin genion.


Lehenik, aurkezpen txiki bat, Jasotako gorputzak, 1,65 neurtzen zuela, eta 25 urte inguruko gaztea zela. Ahotik tiro bat zeukala eta ez dakigun arren, bizkarretik beste bat omen dauka.


Dantzaldia egin ostean, lore sorta bat eskeini genion.


gorputza oso egoeran onean zegoela esan digute Aranzadikoek, eta hau nahiko arraroa da, zegoen tokian ikusita, zulo hau dena zakarrez beteta bait zegoen, milaka botila, bizikletak, txakurrak,….

Botak ere oraindik mantentzen zituen, argazkian ikusi daitekeen bezala.
71 urte eta gero, azken finean, atera eta frankistak egin zituzten astakeriak gogorarazi nahi ditugu, batzuk azkar baino azkarrago ahaztu nahi dituzten bitartean. Oraindik lan handia dago elgoibarren, baita beste herri guztietan ere, beraz anima zaitezte! denon lana da, eta jakin beharra daukagu!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.