January 16, 2010

“Memoria historica” deritzon legearen arabera, ikur frankista guztiak, kenduta egon beharko litzatezke. Momentu hauetan, elgoibarko etxe askotan, oraindik ikur falangista eta frankista asko daude, eta hauek hor egotea, lotsagarria iruditzen zaigu. Hainbeste, urte pasa eta gero, oraindik, frankismoaren ikurrak ikustea, penagarria da.
Argazki hauek, artetxeko etxeetan ateratakoak dira, bertan, portal bakoitzak, bere ikur frankista dauka, eta baita bi plaka erraldoi ere, beheko argazkian ikus daitekeen bezala.
hemen azpian ikusi dezakegu, plaka erraldoi bat, bertako bizilagunak, gutun baten bidez, hauek kentzeko eskaria burutu zuten aspaldi, baina momentuz ez dute elgoibarko udaletxearen partetik eratzunik jaso.
Ezin dugu hau pasatzen utzi, eta ikur frankista guztiak kentzeko legea, betearazi behar dugu, onartezina da, eta ordua da elgoibarko udalak zerbait egiteko!!
Legea betez , ikur frankista guztiak KENDU!!!