Ikur eta irudi frankistak kentzeko eskatu dio Elgoibar1936 elkarteak Udalari

 

Klik haundi ikusteko

‘Memoria historica’ deritzon legearen arabera, ikur frankista guztiak, kenduta egon beharko liratezke. Elgoibarko etxe askotan, oraindik ikur falangista eta frankista asko daude, eta horiek hor egotea, lotsagarria iruditzen zaigu. Hainbeste, urte pasa eta gero, oraindik, frankismoaren ikurrak ikustea, penagarria da” salatu dute Elgoibar1936 elkartekoek.

Argazkiak:
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Eskutitza Udalari

Bestalde, taldeko kideek honako eskutitza bidali diete Udal arduradunei:

Estatu Espainolean 2007 onartu den Oroitzapen Historikoaren Legeak frankismoaren sinboloak eraikuntzetatik kentzea agintzen du.

Símbolos franquistas: la ley establece que los escudos, insignias, placas y otros objetos o menciones conmemorativas de exaltación personal o colectiva del levantamiento militar, de la Guerra Civil y de la represión de la dictadura deberán ser retiradas de los edificios y espacios públicos. La retirada no será de aplicación cuando [..] concurran razones artísticas, arquitectónicas, o artístico-religiosas protegidas por la ley, lo cual podrá aplicar a iglesias.”

Lege honen inguruan, Elgoibar1936 elkartera hainbat herritarren kexa heldu zaigu, adieraziz gure herrian ere, sinbolo frankistak daudela kale eta eraikuntzatan.

Eta egia dela frogatu ahal izan dugu: Urasandiko etxeetan, eta Artetxeko Iñiguez de Carquízano etxeetan ikusi ahal izan ditugu sínbolo horiek (ikus argazkiak).

Egoera horrela izanik, Elgoibar1936 elkartetik iruditzen zaigu ezin dugula onartu irudi hauek Elgoibarko kaleetan egotea, Elgoibarren fusilatutako eta errepresaliatu guztien duintasunagatik eta baita ere, orain Elgoibarren bizi garen guztien duintasunagatik.

Nolanahi ere, gainera, ez dugu ikusten sinbolo horiek kokaturik dauden tokian egitura artistikorik edo arkitektonikorik dagoenik irudi horiek han mantentzeko.

Horregatik, Elgoibar1936 elkarteak udalari eskatzen dio, Oroitzapen Historikoaren Legea aplikatuz,  sinbolo eta irudi horiek ken ditzala gure kaleetatik.
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s