Pedro Muguruza Kalea

 

Pedro Muguruza elgoibartarrak, altxamendu militarra sustengatu zuen, 2.errepublika garaian, eta altxamendua jaso ostean, “Direccion General de Arquitecturas” Falangearen esku zegoen, eta bertako zuzendaria genuen Pedro Muguruza .

“Valle de Los Caidos” -en arkitektua izan zen 1942an, Francoren agindupean.

Argazki hau, “valle de los Caidos” deritzon tokian hartuta dago.Bertan , Franco-rekin batera, Pedro Muguruza elgoibartarra dago. Bertako lehen arkitektua, berau izan zen, eta Franco-ren lagun handia zen, bere eskuin eskua.

Elgoibar 1936 plataformak,pertsonaia honek elgoibarren etorbide bat edukitzea onartezina dela deritzo.

Pertsona asko hil ziren, eraikuntza lanetan eta ezin da onartu elgoibarko kaleetan pertsona hau goraipatzeko kale bat edukitzea.

Horregatik, kale honen izena aldatu eta beste izen bat ematea irudituko zitzaigun egokiena, bai elgoibarren frankistek erahil zituztenengatik, eta baita, “Ley de la Memoria Historica”-k horrela dioelako.

Espainiar estatuko herri askotan hasi dira kaleen izenak aldatzen, Aragon-en, Mallorkan (Palman, 68kaleren izenak),eta baita Euskal Herrian ere, Nafarroan, adibidez, 20 kale izenez aldatuko dituzte Txantrean.

Adibide asko daude, baina posible ote da Elgoibarren?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.