Araznzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin, Ahaztuen Oroimena eta Elgoibar1936 taldeek, Ziardamendiko mendietan zeuden hobiak, begiratzen ibili gara.
Bertan 3 hobi zeuden, 1.a pertsona bateko, “Errioxarra”, 2.a 3 pertsonatakoa, eta 3.a, bost pertsonak osatua.
1.en eta 2.en hobietan ez genituen gizaki aztarnak aurkitu, 2 bala soilik.
3.ean, ordea, 4 gudariren gorpuak aurkitu genituen.
1936ko irailaren 25ean Bilbo, Santurtzi, Barakaldo eta Bizkaiko beste zenbait herrietako gazte aberatzaleak egunsentian Urkaregin aurrera abiatu ziren baina Zierdamendiko gainera bidean faxistek erasoa jo eta bertan hil ziren.
Lan guztian zehar, Joxe Felix Tobar Arbuluk parte hartu du, Ziardamendiko mendietan lurperatutako gudari baten, familiakideak, baita Bittor Agotek ere, lekuko gisara, zuek gabe ezingo izango genuke ahu guztia egin, milesker!
Honez gain, adi egoteko eskatzen dizuegu, laster burutuko diren ekitaldietan parte hartzeko!
Informatzen joango gara!
[…] Agote 2012. urtean ezagutu genuen Elgoibar1936ko kideok, Ziardamendiko Gudarien gorpuzkinak ateratzeko planarekin […]
[…] Agote 2012. urtean ezagutu genuen Elgoibar1936ko kideok, Ziardamendiko Gudarien gorpuzkinak ateratzeko planarekin […]