Ziardamendin ehorzketa burutu dugu

Araznzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin, Ahaztuen Oroimena eta Elgoibar1936 taldeek, Ziardamendiko mendietan zeuden hobiak, begiratzen ibili gara.

Bertan 3 hobi zeuden, 1.a  pertsona bateko, “Errioxarra”, 2.a 3 pertsonatakoa, eta 3.a, bost pertsonak osatua.myegoo_img0412

1.en eta 2.en hobietan ez genituen gizaki aztarnak aurkitu, 2 bala soilik.

3.ean, ordea, 4 gudariren gorpuak aurkitu  genituen.

1936ko irailaren 25ean Bilbo, Santurtzi, Barakaldo eta Bizkaiko beste zenbait herrietako gazte aberatzaleak egunsentian Urkaregin aurrera abiatu ziren baina Zierdamendiko gainera bidean faxistek erasoa jo eta bertan hil ziren.

Lan guztian zehar, Joxe Felix Tobar Arbuluk parte hartu du, Ziardamendiko mendietan lurperatutako gudari baten, familiakideak, baita Bittor Agotek ere, lekuko gisara, zuek gabe ezingo izango genuke ahu guztia egin, milesker!

myegoo_img0398

Honez gain, adi egoteko eskatzen dizuegu, laster burutuko diren ekitaldietan parte hartzeko!

Informatzen joango gara!

Hemen Argazki eta irudi batzuk!

2 comments

Leave a reply to Agur eta Eskerrik Asko Bittorio! – Elgoibar 1936 Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.