Tropa faxisten sarrera irudikatzeko herri errekonstrukzioa egingo dute irailaren 24an

goazengudaridanok Elgoibar

Taupadak eta Elgoibar 1936 taldeak Elgoibar guztia inplikatu nahi dute tropa frankisten sarrera irudikatzeko egin nahi duten herri errekonstrukzioan. Atzo egin zuten lehen bilera irekira hainbat lagun batu ziren.

Datorren irailaren 21ean 80 urte beteko dira tropa nazionalak Elgoibarren sartu zirela, eta egun hori birsortu nahi dute Taupada antzerki taldeak eta Elgoibar1936 taldeak, herri errekonstrukzioaren bidez. Irailaren 21 eguaztena dela eta irailaren 24an, zapatuan, egingo dute.

Azkarate aldetik Elgoibarren sartu ziren Falangisten eta Nafarroako erreketeen konpainiak ikusteko aukera izango da, besteak beste, apirilaren 24an Elgoibarko kaleetan. Antolatzaileen asmoa, baina, ez da ikuskizun soil bat prestatzea. Herritarren parte hartzea nahi dute. Halaber, ikusle eta herritar guztiak duela 80 urteko elgoibartarrek janzten zituzten arropekin janztea gustatuko litzaieke. Detaile guztiak zaindu nahi dituzte Elgoibar denboraren makinan sartu, eta 1936ko apirilaren 21 hartara eramateko. Hala ere, ez dute egun hartan gertatu zena zehatz mehatz irudikatuko. Duela 80 urte Elgoibarren bizi ziren herritarrek zer sentitu zuten biziarazi nahi diete gaur egungo elgoibartarrei.

Taupada antzerki taldeak hilabeteak daramatza guztia prestatzen eta atzo (maiatzak 5) egin zuten lehen bilera irekia Kultur Etxean (beheko argazkian). Dagoeneko parte hartzeko prest dagoen ehun boluntariotik gora daudela jakinarazi dute, baina beste horrenbeste edo gehiago batu nahi dituzte ekimenera.

erreketeen sarrera bilera elgoibar

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.