Deserrira Zigortuak

Zigor bikoitzabarren.eus
Memoria historikoaren aldeko Elgoibar1936 taldeak eta Taupada antzerki taldeak Frankismoaren biktimak oroitzeko hilabetea egin dute iraila Elgoibarren, eta hari horri tiraka, eta ‘Ama, nora goaz’ dokumentalak egindako memoria ariketa baliatuta, faxisten jazarpen makinak go- gorren jo zuen talde batengan jarri dugu begia: 1937an frankistek euren herrietatik kanporatu zituzten emakume eta haurrengan. Gipuzkoako 14 herritan izan ziren kanporaketak, tartean Elgoibarren eta Mendaron. Datu zehatza lortzea zaila bada ere, uste da 90 bat izan zirela bi he- rriotan kanporatutakoak. Haietako batzuen testigantzak batu ditugu hemen

AINARA ARGOITIA.

Ez zuten jakingo norbaitek erabakia hartua zuela, handik au- rrera ez zirela berriro ume oso izango, gerrak bitan egindako umeak baizik”, idatzi zuen Pili Kaltzada kazetari eta zutabegileak Berria egunkarian, 2017ko apirilaren 6ko alean. Eta ez zitzaion arrazoirik falta. Gerrak bitan egin zituen, eta 80 urte joan badira ere, haietako askori kosta egiten zaie oraindik gertatutakoa kontatzea, bizitakoa gogora ekartzea. Frankisten jazarpen maki- nak bihotzgabe egin zuen senideren bat Errepublikaren aldeko bandoan edo ihes eginda zuten emakumeen kontra. Jazarri, errepresaliatu eta erbestera behartu zituzten haietako emakume asko Gipuzkoan, umeak hartuta.Zumaia izan zen herririk zigortuena. Zumaiako Erkibe Kultur
Elkartearen arabera, 256 emakume bota zituzten 1937ko otsai- laren 13 eta 14an, eta seme-alabak haiekin. Gure inguruan ere erabili zuten, baina, faxistek errepresio bide hori. Joseba Esnal Er- kibe Kultur Elkarteko kideak emandako datuen arabera, Elgoiba- rren, 50 lagun kanporatu zituzten gutxienez. Mendaron, berriz, 29 lagun izan ziren herritik bota zituztenak, BARRENek jakin ahal izan duenez. Karmele Gabilondo, Libe Iriondo, Sabin Argarate, Antonio Irigoien, Jesus Rementeria eta Miguel Iriondo dira ume zi- rela kanporatu zituztenetako batzuk [Azaleko argazkian, Antonio Irigoien eta Jesus Rementeria falta dira].Aita, Silbino Gabilondo, Errepublikarren kontrolpeko lurretan aurrera eginda zuen Karmele Gabilondok, eta arrazoi horrengatik  zigortu zituzten bera eta bere ama: Alberta Etxaniz. 1936ko irailaren 21ean ihes egin zuen Silbinok, Francoren tropak herrira sartu ziren egun berean [18:00ak aldera sartu ziren Uparitzaga gainetik behera, banderak hartuta]. “Urtiaga baserritik ikusi zituzten gure aitak-eta bazetozela Azkoititik, eta trote! egin zuten Markina aldera”, oroitu du Karmelek.

Bezperan beste elgoibartar askok hartutako bidea hartu zuen Gabilondok ere. Abertzalea zen, eta errepresioaren beldur zen. Izan ere, asko berba egiten zen erreketeek hartzen zituzten herrietan egiten zituzten atxiloketen eta fusilamenduen gainean. Emaztea eta 2 urte pasatxoko alaba herrian gelditu ziren.

Fronteak gure inguruko mendietan iraun zuen denboran bere- ziki, eta baita gero ere, giroa dezente gaiztotu zen herrian. Tentsio giroa bizi zen, eta ordura arte “bakean” bizi zirenen arteko ha- rremanak ere txartu ziren, bizilagunen arteko salaketak areagotuz. Gerra giroa zen. Herriko gizon gazte asko zeuden kanpora ihes eginda edo frontean borrokatzen eta etxean gelditu zirenen egu- nerokoa ez zen samurra. Alberta Etxaniz hil zen, baina beste as- koren moduan, senperrenak sufritu zituela badakite haren alabek, Karmele eta Begoña Gabilondok (Gerra bukatu berritan jaio zen Begoña) beldurrez eta falta denaren gomutan bizitzea ez delako erraza. ‘Aquí hemos venido a traer el sagrado corazón’ esaten ziguten; guri, euskaldunoi, zera baino eliztarragoak ginenoi! Etxean ere hartu behar izan genituen erreketeak, isil-isilik” .Eta, hala, erreketeak Elgoibarren sartu eta hilabeteetara abisua jaso zuen Albertak etxean. Agintari frankisten dekretua zen, me- hatxua. Udaletxean jarrita zuten komandantzia militarrera aurkez- teko agindu zioten. Gainerako kanporatuei bezala, ihesi joandako senarraren egoera azaltzeko eskatu zioten eta agindu edo erregutu ziezaiola zortzi egunen barruan agintari frankisten aurrera agertzeko arma eta guzti, bestela herritik botako zituztela bera eta bere 2 urteko alaba. Albertak, baina, arrastorik ez zuen gizona non zebilen, eta jakinda ere, nekez entregatuko zien haiei. “Txikia, baina gogorra zen gure ama”. ‘Pues entonces tras él, por indeseable’, zitaldu zitzaion agintari frankista. Eta halaxe, otsailaren 9an, karnabaletako martitzen batez, mehatxua bete eta herritik bota zituzten, beste sei emakume eta sei umerekin batera: Dominga Zendoia, Angelita Azkue, Irene Okamika, Candida Arregi, Felisa Unzueta bi haurrekin (7 eta 6 urtekoak) eta Te- resa Unzilla eta haren lau semeak (Joseba, 7 urtekoa; Iker, 5 urtekoa, eta 4 urteko bikiak: Sabin eta Xabier). Elgoibarko lehen kanpora- tuak izan ziren. “Bazkalostea zen, eta trenbidez bidali gintuzten Maltzagaraino, oinez”, oroitu du Karmelek. Maltzagan, milizianoek batu zituzten. Hutsa- rekin igaro zuten su-lerroa, oinez, tiro hots artean. [Karakate aldean, frankistak zeuden, eta Arrate aldera, errepublikarrak].

Erabat babesgabeak ziren, eta zapi zuriak astintzen egin zuten bidean aurrera, beste aldekoek, Errepublika zaleek, jakin zezaten euretarrak zirela. Euretarrak zituzten, bai, baina bazen haiei ere beldurra zienik kanporatuen artean. Eta ez da harritzekoa. Izan ere, agintari frankistek direnak eta bi zabaldu zituzten, etsi-etsian emakume haiek, amore eman zezaten. Hala jaso zuten Eusko Deya agerkarian 1937ko otsailaren 17ko alean, kanpo- raketen inguruko albistean: “(…) Para que decidan, les advierten que, mientras en la zona dominada por ellos todo es orden y disciplina, en Bilbao la vida se debate en un infierno anarqui- zante por las luchas continuas que se suscitan entre nacionalistas y sindicalistas”. Errepublika zaleen aldean, apenas zegoela jate- korik eta lapurretak eta arpilatzeak eguneroko ogia zirela esaten zieten. “Ezer ez eramateko esan ziguten. Infernura gindoazela. Gurekin batera kanporatu zuten emakumeetako batek oinetakoe- tan eraman zuen dirua. Zapatariari eraman zizkion oinetakoak, oin-zolan dirua gordetzeko lekua egin ziezaion. Gogorra izan zen nora gindoazenik gabe etxetik irtete hori. Gure amak negar egiten zuen gerora ere”, gogorazi du Karmelek. Trenbidetik oinez egin zuten Maltzagara arteko bidea. Andikanoraino lehengusina nagusiak lagundu zien, baina han alto eman eta itzuliarazi zuten hura Elgoibarrera. Maltzagan milizianoek batu zituzten eta gogoratu du Eibarko ospitalean igaro zutela gaua. Han, aitarekin el- kartzeko aukera izan zuen Karmelek. “Hamar hilabete ziren etxetik ihes egin zuela, baina ezagutu nuen, bai. Markina aldean zegoen aita, erretagoardian. Han izan zuen kanporaketen berri”. Otsailaren 10a zen.

Markinan banatu ziren elgoibartarrak. “Gu, ama, Dominga Zendoia eta ni, Iruzubietara eraman gintuzten Eibartik, auto blin- datu batean, eta hara, Bolibarko Salutregi baserrikoak agertu zitzaizkigun bila. Aitaren lagunak ziren itxuraz. Dominga, emakume edadetua zen, eta gure ama egin zen haren kargu, hala agindua zielako etxekoei. Hala, Salutregin bizi izan ginen denboran, gu- rekin egon zen [Carlton hotel parean egindako argazkian Dominga Zendoia ageri da, baina ez dago argi argazkia noizkoa den. Litekeena da Dominga Zendoiak Markinatik Bilborako bidea hartu izana eta han batu izana gainerakoekin.Salutregiko pikupetik ikusten genituen gerra-hegazkinak ere gure gainean buelta ematen, Gernikara bidean”. Oroitzapen gutxi gordetzen ditu Karmelek sasoi hartakoak, baina gehienak onak. “Oso ondo hartu gintuzten”. Are lausoagoa da ondorengo urteez oroitzen duena. Aita, Silbino, preso hartu zuten eta kartzelaz kartzela erabili zutela dio, eta eurek, ama-alabek, Zamudion amaitu zutela, ziurrenik Markinako Esperantza arma-fabrika hara joana zelako, errepublika zaleentzako armak egitera. “Hantxe ikasi nuen erdaraz ere. Milizianoen artean ibiltzen nintzen egun osoan, eta hala esaten zuten: ‘Mírale a ésta, no se levanta apenas del suelo y ya habla idiomas”. Gerra amaitu aurretxoan buel- tatu ziren Karmele eta ama Elgoibarrera, eta hemen jaio zen Begoña. “Hemen esaten zuten bueltatuz gero bazuela gure aitak lekua Ondarretako kartzelan, eta beranduago bueltatu zen hura”.

Lehenengo kanporatuak izan ziren Elgoibarren zazpi ema- kume eta zazpi ume haiek, baina etorriko ziren kasu gehiago. Otsailaren 10ean, beste hogeita bat kanporatu zituzten, tartean Josefa Inazia Manzisidor Aristi 32 urteko emakume gaztea eta haren urtebeteko semea, Antonio Irigoien. Antonioren aita ere [An- tonio Irigoyen Urrestilla] aurrera eginda zegoen, etxean drama pasa berritan. Izan ere, Antonio Irigoienen arreba Agustina fran- kisten kamioiak harrapatuta hil zen Errosario kalean. Heriotza-agi- riak 1936ko irailaren 26ko data darama, baina ez dago argi noiz izan zen, balitekeelako frankistak Elgoibarren sartu ziren egun berean gertatu izana, irailaren 21ean. Alaba hil berri eta senarra ihesi joanda, pentsatzekoa da Josefa Inazia Manzisidorrek zertzuk pasa ote zituen, baina hori dena gutxi ez, eta otsailaren 11n, herritik bota zuten frankistek, mantuko umea besotan hartuta. Aurre- koen bide bera eginarazi zieten hauei ere: oinez Maltzagaraino, su-lerroan barrena. Euzkadi egunkarian argitaratutakoaren ara- bera, Zestoatik kanporatu zituzten beste 11 emakumeri batu zi- tzaizkien egun honetan herritik bota zituzten elgoibartarrak eta elkarrekin iritsi ziren Eibarrera. Frontera ere iritsi zen albistearen oihartzuna, Irigoienek berak Elgoibar1936 taldekoei egindako adierazpenetan zehaztu duenez. Bere izeba baten senarra, do- nostiarra, Kalamua aldean zegoen frankisten kontra engaiatuta, eta albistea irakurri zuenean berehala jaitsi zen Eibarrera, kanpo- ratuetako bat emaztea zuelakoan. Izan ere, argitalpen hartan [Euzkadi egunkariaren otsailaren 11ko alean] Josefa Inaziarenak barik haren ahizparen izen-abizenak argitaratu zituzten: Josefa Manzisidor Aristi. Sarri izaten ziren halako hankasartzeak, eta ez zen harritzekoa, gerra tarteko. Ermuan hartu zituen senide batek Josefa Inazia eta haren seme Antonio, eta Bizkaia aldean frontean zela preso hartu eta langile ba- tailoietan behartuta lan egitera zigortu zuten aita, Francori aurre egin izanagatik.

Jesus Rementeria ere amarekin batera kanporatu zuten. Ezer gutxi oroitzen du, baina direnak eta bi pasa zituztela badaki. Errepublikaren aldeko tailer batean lanean hasia zen euren aita, Gernikan, eta aitzakia hori baliatu zuten frankistek ama-semeak zigortzeko. Trenbidez, oinez, egin zuten Bizkairako bidea, eta gerra bukatuta itzuli ziren sorterrira. Gernikan eta Zamudion ba- bestu ziren bi urtez, eta ozta-ozta irten ziren onik Gernikan zeudelako 1937ko apirilaren 26an, Alemania Naziaren Kondor Legioko hegazkinek Italiako abiazio faxistaren laguntzarekin herria guztiz desegin zutenean.IHESEAN, BONBARDAKETAKLau egun geroago, 1937ko otsailaren 15ean, 29 lagun bota zituzten Mendarotik agintari frankistek. Talde hartatik bi bizi dira: Miguel Iriondo Etxabe Endeizanekoa eta Libe Iriondo Mugertza [4 urte eta bost hilabete zituzten orduan, hurrenez hurren]. Miguel Iriondoren aita, Pedro Iriondo Irusta, Errepublika zalea zen, “gorria, hil zen arte”, eta erreketeak Mendaron sartu aurretxoan alde egin zuen herritik, fusilatuko zuten beldur. “Herrian bertan bazegoen falangista gogor bat eta hark agintzen zituen fusilatzeak. Eta jakina, hark ondo ezagutzen zituen herritarrak; bazekien nor zein koloretakoa zen eta ezaguna zen gure aita gorria zela. Gero ere, ez zen joaten elizara. Itziarko Ama Birjina dagoen parera arte bai, han bota zutelako nonbait fusilaturen bat” `[Hiru gorpu daude inguru horretan. Bi Ama Birjina bistaren azpiko aldean eta beste bat Arronamendirako bidearen alboan. Inguruko baserritarrek lurperatu zituzten hirurak. Milizianoak ziren].Aitak alde egin eta lasterrera, Miguel Iriondoren amarekin tematu ziren frankistak, Teresa Etxabe Arronarekin, eta hobentzen ez zuela ikusita, kanporatu egin zuten, bost seme-alabekin eta seigarrenaren esperoan zela [8,7,6,4 eta 2 urte zituzten hurrenez hurren haurrek: Manuel, Dolores, Jose, Miguel, eta Antoniak]. Zein bide hartu zuten ez du gogoan Miguel Iriondo Etxabek, baina or- duko argitalpenen arabera, Elgoibar-Maltzaga-Eibar ibilbidea egin zuten, Bizkairantz. Mendaro derrigorrean laga osteko lehen oroitzapen garbia Durangokoa du Miguelek. Han batu ziren aitarekin, eta hantxe, portal batean babestuta, egin zituzten orduak edo egunak -denboraren kontzientziarik ez du- Italiako Aviazione Legionariako hegazkinek Durango bonbardatzen ari ziren bitar- tean.Hortik aurrerako ibiliaz ere oroitzapen lausoak ditu, baina go- goan du aita preso hartu zutela, ustez Durangon, eta Santoñara eraman zutela. Santurtziko portura nola iritsi ziren ere ez du garbi, baina akordatzen da ikatz-ontzi batean itsasoratu zela bera ama eta lau neba-arrebekin batera, Kataluniarantz. Palamosen lehorreratu ziren ama eta bost seme-alabak, haietako gazteena, Anto- nia, hilotz. Itsasontzian hil zen Antonia. “Jan ezak hil zuen”, dio bere nebak. Palamosen (Girona), Errenteriako emakume batek hartu eta bere etxera, Caldes de Malavellara, era- man zituen, errukituta. “Bihotz onekoak bazi- ren orduan ere”. Haren etxean egin zuten gerra amaitu arteko denbora, eta etxe hartan jaio zen Antonio, Iriondo-Etxabe familiako seniderik gazteena. Gerra amaituta bueltatu ziren Euskal Herrira, Donostiara, eta han, aitarekin topo egin zuten, asko uste barik. Tren estazioan ari zen lanean. [Horixe zuen ofizio Mendaron ere ihes egin aurretik]. Eta hartu zuten etxerako bidea, baina sekula ez ziren Mendarora iritsi. Deban gelditu ziren. “Beldur handia zuten. Bizi izan ziren artean apenas hitz egin ziguten gurasoek gerrako kontuez. Dena isildu zuten. Zer ez ote zuten pasatu! Gure ama gaixorik itzuli zen etxera, errendituta, ahul oso, eta senide gertukoen etxeetan banatu gintuzten gu lau neba-arreba zaharrenok, harik eta ama indartu zen arte”.

Libe Iriondo Mugertza are umeagoa zen, amarekin batera Mendarotik bota zutenean. Iriondo-Etxabetarren egun berean kanporatu zituzten ama-alabak, 1937ko otsailaren 15ean. Mantuko umea zen artean Libe, 5 bat hilabetekoa. Haren le- hengusina batek egin ditu memoria lanak. Familia abertzalea zen oso eurena. Liberen aita, Pedro Iriondo Txurruka, aurrera eginda zegoen beste senide eta gertuko batzuekin batera, eta, non zegoen zehazteko ordena etorri zitzaion Josefa Mugertza emazteari. Ez zuen eman, -“jakin ere ez hark”-, eta bidali zuten. “Kukurruku eztula zuela eraman zuen Libe amak, mantan ba- tuta”. Trekuren zentralean bizi ziren, eta parez pare, ibaiaz beste aldera bizi zituzten senide gertuenak, Goikoetxe baserrian. Hangotxe alaba da Maria Luisa Mugertza, Liberen lehen- gusina: “Askok egin zuten ihes. Tio Pedro gureak ere bai. Amamarekin lo nengoen ni gau hartan eta goizaldeko lauretan etorri zen agurtzera”. Tia Josefa eta Libe bidali zituztenean, zen- tralera joan nintzen ni han gelditu ziren Juan Mari eta Josefa Antoni aiton-amonak eta Liberen neba-arrebak zaintzera”, oroitu du. Bizkaia aldera abiatu ziren ama-alabak, trenbidez, eta Biz- kaitik Frantziara pasatu ziren gero, Paris ingurura. Josefak Fran- tziatik bidalitako argazki bat eta Mendarora itzuli zireneko oroitzapena baino ez ditu gordetzen Maria Luisak. “13:00etako trenean etorri ziren. Tio Juan Mari negar batean iritsi zen. Izara batean batuta zekartzan haien ondasun apurrak, bizkarrean hartuta, eta atzetik zetorren izeba, Libe besotan zuela. Abrigo zahar handi bat zekarren Libek jantzita. Txane- lean pasatu zuten ibaia zentralera etortzeko”. Inork ez daki zen- bat denbora egin zuten erbestean ama-alabek, baina gerra amaitu aurretik itzuli zirela uste dute. “Eginkizun bakarra izan genuen denbora luzez. Geure biziak salbatzea. Bazioen Txirritak ere: Gerra ona baino bake txarra hobea”.

1937AN KANPORATUTAKO ELGOIBARTARRAK

Otsailaren 9an kanporatuak:

Dominga Zendoia, Angeles Azkue, Alberta Etxaniz Arrieta eta haren alaba: Karmele Gabilondo (2 urte), Irene Okamika Lizundia.

Otsailaren 10ean kanporatuak:

Eduardo eta Jose Maria Elortza anaiak (15 eta 11 urte), Jesusa Arrien Bilbao (37). Miren eta Juanita Landaluze ahizpak (10 urteko bikiak), Concepcion Uribetxeberria (36), Jaime eta Fernando Azpiazu (7 eta 3), Pura Salaberria (40), Catalina Urtaza Salaberria (12) Maria Koro Arrizabalaga (36).Trinidad eta Maria Teresa Matas Koro (12 eta 10), Isidora Ondarza Gorriti (38), Josefa Inazia Manzisidor Aristi (32 urte) eta haren semea: Antonio Irigoien (urtebete) Candida Arregi, Teresa Unzilla (Lau semerekin: Joseba, Sabin, Iker eta Xabier Argarate Unzilla. 7 urtekoa, 5 urtekoa eta 4 urteko bikiak) Felisa Unzueta Arriola Eugenia Zubiaurre Zabala (42) eta haren semea Jesus Elortza Zabala (urtebete) Beatriz Martinez Gomez (24) Maria Angeles Ondarza Martinez (6) Juana Gisasola Alberdi (40).
(Bezperan Zestoatik kanporatu zituzten hamaika lagunekin ba- tera egin zuten Eibarrerako bidea, oinez. Zestoarrak autotan iritsi ziren Elgoibarrera. Maltzagara gudariak irten zitzaizkien eta haiek lagunduta iritsi ziren Eibarrera, Euzkadi egunkarian) otsailaren 11ko alean jasotakoaren arabera.

Otsailaren 11n kanporatuakoak:

‘Maltzaga-Eibar-Bilbo’ bidea hartu zuten

Maria Jauregi (26) eta 3 urteko semea, Teresa Untzeta (43), Rufina Urreta Garate (29) eta seme-alabak: Blanki Urreta ( 7) eta Fernando Urreta (5) Pepita Untzeta (32) eta 6,5 eta urtebeteko hiru alaba.Paulina Jubita (38) eta bi seme (11 eta 10). Higinia Agirrezabala (32) 6 eta 2 urteko bi ume.Leonor Olaizola (30) Dominga Lariz (55), Benita Bernedo (19) eta 5 hileko alabaJusta Garate Zelaia (30) eta 5 eta 3 urteko bi seme.

Elgoibar 1936 taldeak lortutakoak. Agirietan ez dago jasota zein egunetan kanporatu zuten Josefa Urreta Garate. Fulgencio Barrutia senarra Markinan Ordena Publikoko buruorde zelako kanporatu zuten, hiru alabekin batera: Belene Barrutia Urreta (9 hilabete), Consuelo Barrutia Urreta (4) eta Esther Barrutia Urrutia (6).Otsailaren 15ean kanporatuaAmalia Barrutia Beitia (58)

KANPORATUTAKO MENDAROARRAK. 1937KO OTSAILAREN 15EAN

Pepita Zabala Arriola (23 urte)Aurora Ozkorta Zabala (2 urte térdi) Paquita Mardaras Areta (25) Gregoria Barrenetxea Areta (38)Manuel Iriondo Barrenetxea (14)Antonio Iriondo Barrenetxea (10) Maria Iriondo Barrenetxea (12) Jel Iriondo Barrenetxea (8) Juana Barrenetxea Areta (32) Elezar Lonbide Barrenetxea (8)Nerea Lonbide Barrenetxea (6) Xeber Lonbide Barrenetxea (2) Clara Etxebarria Arrillaga (26) Jose Luis Azpiazu Etxebarria (10 hilabete)Maria Landa Iriondo (27) Teresa Etxabe Arrona (29) Manuel Iriondo Etxabe (8) Dolores Iriondo Etxabe (8) Jose Iriondo Etxabe (6) Miguel Iriondo Etxabe (4) Antonia Iriondo Etxabe (2)
Magdalena Etxebarria Arrillaga (35) w Maria Etxebarria Arrillaga (18) Angelita Etxebarria Arrillaga (19) Josefa Iriondo Bergaretxe (35) Santos Arriola Iriondo (14)
Josefa Mugertza Agirregomezkorta (29) Libe Iriondo Mugertza (3/5 hilabete) Maria Iriondo Txurruka (19).

* Iturria: Sabino Arana Fundazioa, ‘Euzkadi’ eta ‘Eusko Deya’ egunkariak eta Elgoibar1936 taldea.

One comment

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.