Mendi Irteera

Irteera hau, Morkaiko, Ahaztuen Oroimena eta Elgoibar 1936 elkarteen arteko erkarlanean antolatu dugu.

Gaur goizeko 9:00etan atera gara Elgoibarko plazatik Markina aldera. Eguraldiak lagunduko ez zigula zirudien harren azkenean aterri izan dugu eguna.

Bekobenta eskola publikoaren inguruan aparkatu eta ondoan dagoen Boluko zubian egin dugu topo Alberto Unamuno; “Ahaztuen Oroimena Markinaldeko Frentea”-ren taldekidearekin. 10:00ak aldera abiatu gara Ezkurhandiko bunkerrera norantzan; zubitik nahiko gertu gelditzen den bunkerra da.

Bidean baserrietatik pasatzen gara; Antzarren soinuak lagunduta. Baserriko terrenoa da momentu honetan bunkerra dagoen lurra, eta alanbrada txiki bat pasatu dugu gorantza. Bertako tontor gaina hartuta, azkar somatzen da bunkerra; izugarria.

Bertan Albertoren esplikazioak entzun ditugu, bigarren lerroko defentsa izanik, ez zen bertan inolako gudarik izan; instalazioak ez ziren erabiliak izan. Bertatik ikusten dira Markina eta Etxeberria herriak, baita kalamua mendia ere besteen artean.

Ezkurdiahandi bunkerra utzi eta Olabeko bunkerrera abiatu gara, aldapa behera hartu eta behekaldean ezkerretara goruntz doan bidea hartuta. Olabe Baserrira iritsita, ezkerretara gelditzen da bunkerra. Aldapa gora igo behar da lehendabizi; lokatz pixkat ere izan dugu bidean. Olabekoa ere ederra da, bunkerra baino lehenago lubakia pasatu dugu bunkerrera arte. Bunkerrak bi zati ditu, bata (orain “txapela edo teilatua” erorita dagoena) bunkerra izango zena eta bestea morteroa jaurtitzeko harresia; baita tiro egiteko lehiotxoekin.

 

Bertatatik jaitsi eta Olabe Baserritik goraka ekin diogu aldapa gogor batetik. Igotz-eko bunkerrera bidea hartuta.

Igotz-eko bunkerra karratua da, beste biak borobil forma dute. Bertatik pasa gara eta ez gara barrura sartu, alanbrearekin itxita dago eta goikoak berdinak direnez, ez digu merezi izan.

Aurrera jarraitu dugu eta bidea gogortuz doa, kostata iritsi gara goikaldera, Santa Eufemia eskumatara utziz, bertan dagoen baserrian geldialdia egin dugu, baserri atzean dagoen zulotzarra ikusteko, naturaren poderioa.

Hemendik, aurrera jarraituta, ezkerraldera bidea hartu dugu, bide-ate bat guurtzatuta. Orain dela gutxira arte itxita egon den bidea izan da. Markinako lagunek auzolanean garbitutako bidea, izugarrizko lana egin dute. Harri harresiak ikusten ditugu orain eta izugarri luzea den lubaki batetik abiatzen gara. Lurrean zuloa egindako lubakia hasiera batean, gero izugarri ederra den harriz eginiko lubakiak jarraitzen du… lubakia bunkerrean amaitzen da. A ze lana egin duten auzolanean aritutako lagunak, hori da guztiok egiten dugun komentarioa.

Bunker ederra beneta, barrura sartzeko aukera ere izan dugu. Ederra izan da bertara sartzea eta mendi lerroa ikustea. Ura edan, argazkiak atera eta zerbait jateko geldialdia da.



Ez gara denbora luzez geldik egon eta Zapolako bunkerrera abiatzen gara. Albertok kontatu digunez, ez zuten bunker honen berririk izan orain dela gutxira arte, bertako Felipe Urkidi “Beñe”-k auzolanean garbiketan ari zirela, lehen bisitatu dugun zapolako bunkerraren bila zebiltzala; -Zertan ari zarete? galdetzean, bunkerraren bila zebiltzala erantzutean, Beñe-k bunkerra beste aldean zegoela esan zien. Harridura sortu zuen honek, bazekitelako bunkerra bertan zegoela, baina pertsona honen insistentziaz, beste bunkar bat zegoelakoan, bidea zabaltzeari ekin zioten… a zer nolako lana, Albertok esan digunez, ez bazen pertsona honen ziurtasunagatik utzi egingo zuten bilaketa. Asko kostata eta lan handia eginda, gaur Zapolako bunkerra bisitatu ahal izan dugu. Zer nolako bistak, izugarria Zapolako bunkerra eta a zer nolako lana egin duten hau dena garbitzen.




Menditik behera abiatu gara jarraian, izugarrizko aldapatik behera. Ez da errexa izan hortik jaistea. Bidearen bukaeran orkatza ikusteak ere alaitu du jaitsiera.

Horrela iritsi gara Markinara, sekulako esperientzia izan da, eta gure eskerrik beroena Albertori, oso interesgarria eta ongi esplikatua. Eskerrik asko!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.